Urtailaren 16an, iluntzeko 20:00etan, kiroldegiko kantxan egingo da saioaren ekitaldiko grabaketea. Han, aldez aurretik Lemoan grabautako alkarrizketak egongo dira ikusgai. Baita Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak be. Giro ona eta barreak bermatuta dagoz grabazino ekitaldia ikusten doazenentzat.
Ekitaldia bideoaren proiekzinoagaz hasiko da. Han, Lemoako bizimoduaren alderik bitxiena erakutsiko dabe umorez alkarrizketatutako herritarrak. Ondoren ikusitakoaren gainean egingo ditue euren bakarrizketak Gurrutxagak eta Pagadik eta Sebastian Lizasok Lemoari buruzko bertsoak botako ditu.
Herri Txiki Infernu Handi, 2015eko urtailaren 4an estreinau zan eta atzen urteotan, ETB1en emitidu dan saiorik arraskatatsuena da gaur egun.
Saioan, Arantzazu, Dima, Igorre, Ubide eta Zeanuri ikusi ahal izan doguz daborduko. Hilaren 16an, Lemoakoa grabauko dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|