Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratiako Kalenturak Lehiaketako irabazleak emongo dira jakitera hilaren 23an

Urtailaren 23an, 19:00etan, izango da ekitaldia Lemoako kiroldegian. Bertso trama erotikoa egongo da ostean; Uxue Alberdik eta Sustrai Colinak bertsotan jardungo dabe eta Arkaitz Estiballes izango da tramagilea.


Aforoa mugatua da, 150 personarentzakoa eta sari banaketa ekitaldia eta ikuskizuna ikusteko, izena hilaren 20ra arte emon daiteke www.lemoa.net webgunean. Zuriñe Yarrituk gidatuko dau ekitaldia eta jostailu erotiko bi zozketatuko dira publikoaren artean.
Igor Estankona, Alvaro Rabelli eta Iratxe Retolazak osotutako epaimahaiak emon dau epaia, baina ez da publiko egingo sari banaketa ekitaldia izan arte. Ha-ta guzti be, kalidade handiko lanak dirala jakin dau BEGITUk. Izan be, Zertu Kultur Elkarteak antolatuten dauan bigarren edizinoa izan arren, lehiaketeak aurretik eukan izena eta idazle ezagunak hartzean dabe parte lehiaketan.

Uxue Alberdi eta Sustrai Colina
Bertsotan Uxue Alberdi eta Sustrai Colina egongo dira, puntako bertsolariak biak. Uxue Alberdi, bertsolaria izateaz gainera, idazlea be bada eta 2020an, euskerazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso eban Kontrako eztarritik lanagaz. 2016an be jaso eban Euskadi Saria Besarkada lanagaz. Aulki-jokoa (2009, Elkar), Euli-giro (2013, Susa), Jenisjoplin (2017, Susa) eta Dendaostekoak (2020, Alberdania) dira bere lanik ezagunenak.
Bertsolaritzeari jagokonean, aitatzekoak dira, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekora heldu izana eta feminismoaren ikuspegitik bertsolaritzearen inguruan egin dauan lana; tartean, Ainhoa Agirreazaldegigaz batera abiatutako Bertso Eskola Feminista.
Sustrai Colinak sari asko ditu bertsolaritza munduan, tartean Xilaba Bertsulari Xapelketako txapel bi. 2001etik finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusietan, eta 2017koan, berbarako, hirugarren egin eban. Zuzenbidean lizentziaduna izan arren, kazetari lanetan jarduten dau eta 2016an, Rikardo Arregi Saria jaso eban. Bertso irakaslea be bada Colina.
Tramagile, Zeanurin bizi dan Arkaitz Estiballes bertsolaria ibiliko da. Beste txapel batzuen artean, Bizkaikoak be baditu sari banaketako ekitaldiko bertso tramagileak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD