Walter Pack, batez be automobilgintzarako apaindutako gainazal eta pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazinoan espezializatutako Igorren dagoan enpresea da. Enpresako iturrien arabera, automobilgintzak mundu mailako krisia sufridu arren, Igorren, 60 lanpostu baino gehiago sortu ditue 2019an, gehienak Arratiako beharginakaz bete diranak.
2019ko hasikeran, Walter Pack-ek aliantza estrategikoa sinatu eban munduko ibilgailuetako barrukoen fabrikatzaile handienetako bategaz, Grupo Antolinegaz, hain zuzen be. Holan, Grupo Antolinek, Walter Pack konpainiaren akzinoen %40 eskuratu eban. Walter Pack 1992an sortu zan eta, bederatzi filialetan, guztira 40 miloe euroko fakturazinoa eta 400 langile ditu. Ekoizpen plantak, Amorebietan, Bartzelonan, Alacanten, Indiako Pune eta Delhin eta Mexicoko Queretaron dauka.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|