Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Atzen 6 hilabeteetan erroldatutakoak konbidauta, harrera saioa egin dau Udalak

Abenduaren 12an, Lemoako Udalak lehenengo harrera saioa egin eban, atzen 6 hilabeteetan erroldatutakoai udal zerbitzuak aurkeztu eta herriko alkarteak eta herritarrak ezetu arazoteko.


Sei familia eta hiru norbanako hurreratu ziran bertara eta Udalak harrera gidak banandu eutsezan. Beste batzuen artean, han egon ziran Lemoako eskupelota taldeko kideak, Guraso Elkartekoak, Lemoa Harrerakoak, Gaztetxekoak eta zinegotziak.
Izan be, Udalak harrera protokolo bat diseinau dau Emun enpreseagaz, herrian erroldatzen diran guztiai harrerea egiteko. Udalaren arabera, aniztasuna, garapen eta barrikuntza iturri da eta desbardinen arteko alkarbizitzak komunidadea aberasten dau. "Ondo etorria emoteko, harrera gida prestatu eta hainbat hizkuntzatan publikau dogu: euskeraz eta arabieraz, euskeraz eta errumanieraz eta euskeraz eta ingelesez".

Harrera ekitaldia
Ondo etorria emoteko, Durundi Barri Dantza taldeko gazte bik agurra jantzatu eben. Ondoren, Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak Harrera protokoloaren zergaitia azaldu eta herrian dagozan zerbitzuak aurkeztu ebazan. Herriko alkarteak ekarritako kopauagaz amaitu zan saioa.

Zerbitzu gida
Gida alkatearen ondo etorria eta herriaren ezagaurriakaz hasten da. Auzuneak eta intereseko lekuak, (osasun zentroa, eskolak, udaletxea, gaztetxea, kiroldegia, jubiladuen etxea, eta abar) mapa baten kokatuta agertzen dira. Ondoren zerbitzuen informazinoa dago. Erroldatzea, Enplegua, Etxebizitza, Osasuna, Hezkuntza, Euskara ikasteko baliabideak, Kiroldegia, Arratiako Musika Eskola, Haur, Nerabe, Gazte eta Adinekoentzako zerbitzuak, Gizarte zerbitzuak, Bardintasun saila eta Kultura ataletan bananduta dagoz. zerbitzuak

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD