Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatuta, urtailaren 24an, puntako bertsolariai entzuteko aukerea egongo da.
Bertso saioaren hamazazpigarren edizino honetako kartela, Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Unai Iturriagak osotuten dabe. Gai jartzaile beharrak Eñaut Intxaurragak egingo ditu. Frontoian da hitzordua, arrastiko seiretan.
Urtero lez, bertsolaririk onenetakoai entzuteko aukerea egongo da Zeanurin. Izan be, Andoni Egañak, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok 1993tik hona jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusi guztiak irabazi dabez. Oingo Euskal Herriko txapelduna Maialen Lujanbiok, 2017 eta 2009koak; 2013koa Amets Arzallusek, eta 1993tik 2005a arteko lau txapelketak Andoni Egañak. Aitor Mendiluze eta Unai Iturriaga be hainbatetan izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista.
Zeanuriko bertso saioan beterano dira Unai Iturriaga eta Andoni Egaña; Maialen Lujanbio be egon zan igazko saioan.
Sarrerak aurrezdik be salgai
Urtailean izaten danez, 2020ko martitik aurrera izandako kultura etenaldiak ez eutsan eragin igaz bertso saioari, eta aurten be, aforo murriztuagaz baina gozatu ahal izango dabe inguruko bertsozaleak hain gustuko daben saioa.
Sarrerak aldez aurretik be erosi ahal izango dira 8 euroan udaletxean 11:00etatik 14:00etara, eta egunean bertan 17:00etan hasita frontoian salduko dira indarrean dagozan COVID-19aren neurriak ezarritako aforoa bete arte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|