Bizimodu aktiboa eta lemoaztarren artean ariketa fisikoa bultzatzeko asmoz, Oingabiz ekimenaren barruan, Lemoako Udalak lemoaztarrai egunean gitxienez 8.000 pausu egiteko erronkea bota deutse Lemoa Pausoz Pauso kanpainearen bitartez.
Urteagaz batera hasi da kanpainea. Hile bakotxeko lehenengo aste bitan izena emon eta zezeilean hasiko dira lehenengo hamar personak. Hileko lehen egunean hasi eta azken egunean amaitutea eskatzen da. Egunean gitxienez 8.000 pausu egitea da erronkea.
8.000 pausu
Aplikazino baten bidez jakingo dau partaideak ea eguneko helburua bete dauan ala ez. Podometroa mobikorrari konektau eta mobikorrean ikusi ahal izango da asteko zein hileko grafikoan, pausuen zenbatekoa.
Erronkan bakarrik zein taldeka hartu daiteke parte. "Lagun taldeagaz be hartu daiteke parte, podometroaren aplikazinoak besteakaz konektetako aukerea dauka, baita besteen emaitzak ikustekoa be. Lehia sortu ezkero, erronkea lortzea errazago izango da" azaldu deutso BEGITUri Pablo Rodriguez Gizartegintzako Teknikariak.
Oingabiz
Oingabiz zerbitzua bigarren etapa baten sartu dala uste dau teknikariak eta oin zerbitzua hobetutea da helburua. Lehen etapan, marka sortu zan (logoa, aurkezpena...) herritarrai ezetuten emoteko eta erabilpen minimo bat lortu zan; Cementos enpreseagaz alkarlana eta edadeko personai bideratutako ariketa talde bat be sortu zan.
Bigarren etapa honetan, osasun zentroa, proiektuaren sarera batu da eta jente gehiago hasi da zerbitzua erabilten. Izan be, familia medikuak Oingabiz orientazino zerbitzura bideratzen dabe jentea. Edadekoen taldea be handitu da aurten eta erronka honegaz, Oingabiz zerbitzua herritar gehiagora ailegetea espero dabe Udaletik.
Rodriguezek Oingabiz ekimenaren oin arteko emaitzen balorazino ona egiten dau, "positiboa da duda barik: lemoaztarren bizimodua aktiboago bilakatuteko, osasuntsu sentidu eta manteniduteko, zahartze oparoagoa eukiteko, obesidadeari eta pasibotasunari aurre egiteko...".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|