Urtailaren 22an izango da, Igorreko Kultur Etxean 18:30etik 20:00etara. Bertan, Arratiako herri bakotxetik joandako norbanakoak eta eragileak batuko dira aurtengo Euskaraldia prestatzen hasteko.
Foroa Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dau Euskaraldiaren bigarren edizinoaren nondik norakoak azaldu eta honek ekarri daikezan zalantzai erantzuteko. Han, Arratian dagozan batzordeak zelan indartu eta herri batzorderik ez dagoan herrietan, batzordea bultzatzeko premina landuko da beste gai batzuen artean, eta tarte bat eskainiko jakie herri batzordeai eta herri batzorde potentzialai euren artean bizipenak, desioak, ikuspuntuak eta zalantzak partekatzeko. Eskualdetasuna eta Arratiako herrien arteko kohesinoa be landuko da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|