Urteagaz batera, urtailaren 2an zabaldu ebazan ateak Igorreko boulderrak, barriro be eskalada zaleai herrian eskaladea praktiketako aukerea emonaz.
Erabilteko arauak, lehengo bardinak dirala dino alkateak eta kuota bat pagau daben erabiltzaileai giltzea emoten jakie ondoen jatorkien ordutegian erabili ahal izateko.
2017ko maiatzean kiskali zan boulderra eta 2019ko urri lehenengoan hasi ziran berregiteko lanak. Zut enpreseak egin dauz lanok, 178.707 euroko adjudikazinogaz. Aseguru etxetik 151.961,14 euro jaso ebezan Udalak.
Erre aurretik 100 lagun inguruk erabilten eben instalazinoa eta erabilerea handitzea gura dau Udalak. "Nik uste dot holango instalazinoen erabilerea sustatu egin behar dala eta ikastaroak emotea horretarako bide bat da. Lehen be egoten ziran ikastaroak ume eta gaztetxoentzat. Eskalada andra talde bat be baegoan" azaldu deutso BEGITUuri Illart Gumuzio Igorreko alkateak.
Giltzea Kultur Etxean
Erabilteko ez da derrigorra Igorren erroldatuta egotea, baina boulderraren instalazinoak erabilteko eskaerea egin behar da Igorreko Kultur Etxean. Eskaerea egiten dabenak, holango jardueretarako asegurua izan beharko dabe eta erabiltzaile bakotxari giltzea emongo jako fiantza bat pagauta. 16 eta 18 urte bitarteko erabiltzaileak guraso edo tutorearen idatzizko baimena behar dabe eta 16 urtetik beherakoak nagusi bategaz erabili behar izango dabe boulderra.
Goizeko 07:00retatik, gaueko 23:00etara praktikau ahal izango da eskaladea bertan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|