Urtailaren 30ean, 19:00etan, izango da kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan. Taldeak 20 urte bete ebazan 2020an.
Xabier Zeberiok (nyckleharpa eta bibolina), Francisco Herrerok (bibolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (txeloa) osotuten dabe taldea. Formazino klasikoa daukie, eta mota honetako musikea gustuko dabe, baina ez ditue baztertzen bestelakoak be. Taldeak berezko sonoridade bat dauka: "ondo saretua, delikadua, gozoa, originala eta indartsua". Mundu eta erregistro desbardinen arteko fusino natural eta originala eskaintzen dau. Alos Quartetek bere ibilbide luzean zehar emonaldi eta grabaketa ugari egin ditu. Atzen diskoa, 20 urte zuzenean, bosgarrena da. Bertan jasoten diran 18 piezetako batzuk joko ditue Igorren.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|