Urtailaren 23an, Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta, Badakigu zer arnasten dugun gure herrian? izenpeko berbaldia egingo dau Joseba Belaustegi, GuraSOS alkarteko kideak. Hizlariak, "airearen kalidadearen neurketa ofizialen iruzurra", erraustegien eragina osasunean eta Zubietako erraustegiaren aurkako ekimenaren esperientziaren gainean egingo dau berba. Hitzordua 19:00etan da Lemoako Kulturguneko gela lilan.
Makatzak Arratiako Ekologistak igaz sortu zan eta Arratiako arazo ekologisten gaineko konzientzia sortuteko antolatuten ditu berbaldi eta eztabaidak. Erraustegiaren gaia, "Cementos Lemonagaz lotuta dago. Badakigu eragina daukala herrian eta herritarren osasunean eta asmoa da antzeko arazoa daukien beste herri batzuen egoerea ikustea eta eurengandik ikastea" azaldu deutsie begituri Makatzak taldetik.
GuraSOS
GuraSOS alkartea, Gipuzkoako Zubietako erraustegiak, osasunean, batez be umeen osasunean, izango dauan eraginagaitik kezkatuta, erraustegiaren kontra burrukan egiteko sortutako alkartea da.
Zubietako erraustegian zemendian hasi ziran probak egiten eta 2020an guztiz operatibo egongo da. Linea bietako bakotxean, urtean 100.000 tona zabor erretzeko gaitasuna dauka.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|