Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Eskubide Sozialen Gutunak greba deialdia egin dau urtailaren 30erako

Hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk babestu dabe greba, baina pensinodunen mobimentuko kide batzuek ez dabe bat egiten grebagaz. UGT eta CCOO sindikatuak be ez dabe babestu greba deialdia.


Deialdia, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, Etxalde eta EHNE sindikatuak erregistrau eben, sindikatuak egitea eskatzen daualako araudiak. Lan, pensino eta bizitza duinen aldeko greba izan gura dau, aberastasunaren birbanaketea eta eskubideen unibersaltasuna aldarrikatzeko. Antolatzaileen arabera, bestelako eredu sozio-produktiboa eregi behar da, bizitza erdigunean ipinteko eta zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emoteko.
Hori dala-eta, hilaren 30eko grebaren helburuak, besteak beste, 2011 eta 2013ko erreformetan onartutako pensino murrizketak indarbakotzea, 1080 euroko gitxieneko pensinoa exijidutea eta Zapateroren eta Raxoiren lan erreformak bertan behera ixtea dira.

Pensinodunen mobimentu zatitua
Hego Euskal Herriko pensinodunen mobimentuak urte bi daroaz pensino duinen alde astero mobilizetan eta pausu bat aurrera egiteko premina sentidu eben. Beste alde batetik, oin dala sei urte sindikatu eta eragile sozial ugarik herritarren eskubide sozialak biltzean dabezan Gutuna egin eben. Mobimentu bi honeen arteko konfluentziak ekarri eban greba deialdia. Baina pensinodunen talde batek ez dau greba babestu eta mobimentuko beste kide batzuei, greba deialdian "alde bakartasunez" jokatutea eta "pluraltasuna ez errespetetea" leporatu deutsee.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD