Dimako Andraizea andra taldeak boltsak diseinetako lehiaketea ipini dau martxan. Diseinuak zezeilaren 10era arte bialdu daitekez andraizea@gmail.com helbidera.
Gaia, andra taldearen helburuakaz bat datorrena izan behar da; gizon eta andren arteko aukera bardintasuna edo andren ahalduntzea, berbarako. Egile bakotxak gehienez hiru diseinu bialdu ahal izango ditu eta epaimahaiak hilaren 14an ebatziko dau irabazlea zein dan. Saritzat, alkarteak 2020an aterako dauan materialeen ale bat izango da.
Bazkidetza kanpainea
Dimako andra taldeak bazkideak egiteko kanpaina bat be ipini dau martxan. Hamasei urtetik gorako andra feministak behar ditue. Bazkideak urtero 20 euroko kuotea ordaindu eta taldeak antolatuten dituan ikastaro, txango eta beste ekintzetan deskontuak izango ditue.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|