Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
San Balendin jaia Eleizondon, hilaren 16an

62 urte beteko dauz artea neurtzearen tradizinoak.


Aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezetuten dan ermitearen inguruan. San Balendin egunaren osteko domekan, zezeilaren 16an. Aurten artea neurtzen daben 62. urtea izango da.
Jaia ospatzeko, 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen akta sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, Gabriel Herrerosek, datorren urtekoari Xabier Intxaurragari, agiri liburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsaz. Ostean, barauskarria, urdaia, pamitxea eta ardaoa, bananduko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien eta Arkaitz Estiballes bertsolariaren kantuen artean egingo ditue.
Egitarau honetan aitagarria da oin dala hirurogeta bi urte eleizondotarrak hasi eben eta, aldi baten bertan behera itxita egon ostean, oin dala hamalau urte berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.

Artearen neurketea
Pedro Lejarza, eleizondotarraren arabera, "Piedadearen aurrean dagoan artea, lehenago leku berean egoan beste baten ordezkoa da; 1958 urtean landatu eben gure aurrekoak. Hurrengo urteetan, San Balendin egunean edota San Balendin eguna ospatzen zan domekan, gonbit egunean, batzuetan bazkalostean, eta beste batzuetan afalostean, jai giroan, bolanderak botaz, bertsoak abestuz... artea neurtu egiten eben. Neurtzeaz Gorordo baserriko Zeferino Lejarreta zana arduratzen zan. Eta neurtu ostean, jaia amaitutzat emoten zan. Zeferinoren koadernoetan lehen urteetako neurketen zehetasunak aurkitu doguz; lehenengo neurketea 1959koa da, eta zera irakurri daiteke bertan: La medida de la encina de la Piedad, en los años medidos. Grueso a la altura de 1,50: 0,18.
Tradizino hau apurka-apurka galdu egin zan eta azken neurketea, Kandido Intxaurraga zanak egin eban 1999an; papertxo baten zera idatzi eban: "Piedadeko artea. 99-2-14 a 1,50 circunf.: 1,50".
Aurrekoak hasitako ohiturea ez dabe galtzean itxi gura eleizondotarrak, eta Pedro Lejarzak dinoanez, "2007an neurtzen hasi ginan barriro, eta 2008an neurtzeaz gainera, agiri liburua zabaldu genduan, bertan neurtzaileak, maiordomoak eta idazkariak sinatuz. 2008an, Piedadeko artearen neurketea hasi zanetik 50 urte beteten ziranez, ofizialtasuna emon gura izan geuntsan ohitura bitxi honeri, aurrerantzean be jarraipena izan daian. Gainera, zugatzari neurria hartzeaz Zeferino Lejarretaren semea, Gregorio Lejarreta aurduratu izan zan 2105era arte. Gregorio 2015ean hil egin zan eta 2016an Gregorioren lekukoa Igor Intxaurraga eleizondotarrak hartu eban. Aurrerantzean bera izango da neurtzailea".
Igaz arteari hartutako neurria honako hau izan zan: 189,70 cm-ko perimetroa 150 cm-ko altueran, 2018an baino 0,50 cm gehiago.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD