Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Igorreko mozorro desfilean kuadrillak musikea eta ikuskizuna eskainiko dabe

Zapatuan, zezeilak 22, arrastiko 17:00etan izango da Igorren Aratusteetako mozorro desfilea. Aurten, lehiaketan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da ikuskizuna egitea edo, behintzat, musikeagaz egitea desfilea.


Mozorroak dana dala, askoz lehenagotik hartuko dabez Igorreko kaleak; izan be 12:00etan emongo jako hasikerea eguneko egitarauari, Ezkiña tabernatik hasiko dan mozorro poteoagaz.
Zezeilaren 21 eta 22an ospatuko dira Aratusteak Arratiako herri gehienetan. Bedian barriz, Martitzen Karnabala ospatuteko tradizinoa manteniduten dabe; aurten hilaren 25ean. Egun horreetan, kolorez eta mozorroz beteko dira kaleak eta desfileak, eskoletako mozorro jaiak, bazkariak eta musika emonaldiak hartuko dabe protagonismoa. Kultura eta kirol emonaldi askotan, mozorrotuta joatera konbidatzen ditue antolatzaileak.

Igorre, Lemoa, Dima eta Areatza
Sasoi baten Aratusteak gehiegikerietako egunak baziran be, gaur egun umeak izaten dira protagonista nagusiak neguko jai honeetan. Dana dala, Igorren nagusientzako jaia be bada eta Arantzazun, Lemoan eta Diman, nagusientzako ekitaldiak be badagoz egitarauan.
Igorren, zapatuan, jaia 12:00etan hasiko da mozorro poteoagaz. Herri bazkaria egongo da ondoren, Arratiko Zekorrak Rugby Elkarteak antolatuta, eta 17:00etan, mozorro desfilea. Bertan kuadrillak, familiak eta norbanakoak hartuko dabe parte eta mozorrorik onenak saria izango dau. Aurten, desfilean parte hartzean dabenak ikuskizuna egin beharko dabe edo, behintzat, musikeagaz desfilau. Arrastiko 18:30ean, Jokaldi taldeagaz erromeria egongo da eta bitartean mozorroen sari banaketea egingo dabe.
Bezperan, umeentzako jaialdia antolatu dau Guraso Elkarteak. Arrastiko 17:00etatik aurrera, zirku tailerra, Munduan berbenea, txololatea eta umeentzako tailerrak egongo dira Zaztaparrak taldearen eskutik.
Lemoan, gurasoak eta umeak, Eguen Lodian hasiko dira jaiak ospatuten, 10:00etan eskolan, txitxi-burruntziagaz. Zapatuan, 19:30etik aurrera poteo musikala egongo da Kresala tabernatik hasita. Hurrengo egun bietan barriz, umeentzako jaiak egongo dira; barikuan JB Eguzkitza Meabe ikastetxeak antolatuta eta zapatuan, Udalak antolatuta.
Goizean izango da eskolako mozorro festa, 11:30ean, kiroldegian, Euskal Aratusteak gaia hartuta. Lehenago, 10:00etan gurasoak prestatutako txokolatea jateko aukerea izango da. Hurrengo eguneko jaia, 17:00etan hasiko da kiroldegian. Puzgarriak, photocall-a, txokolatea, musikea eta jantzea ez dira faltauko.
Diman, egun biko egitaraua prestatu dabe; zezeilaren 21ean, barikuan eta hurrengo asteko zapatuan, hilak 29, ospatuko ditue neguko jaiak. Hilaren 21ean, arrastiko 16:30ean hasiko da jaia, edade guztietako jentearentzat tailer parte-hartzaileagaz. Ondoren, 18:30ean, karaokea, playback-a eta Joxe Mendizabalegaz erromeria egongo dira. Musikeaz gainera, jana be beharrezkoa izaten danez ospakizunetan, txokolatea eta jenteak eroandako tostadak egongo dira. Hilaren 29an, barriz, kontzertuak eta musika ikuskizunak egongo dira: 19:00etan, batucAKKB ibiliko da tabernetatik; 21:00etan, Suger taldeak kontzertua joko dau Herriko Tabernan; 22:30ean, Lion Heart Baltzolan izango da, eta 00:30ean, Cabaret Abaroa aretoan.
Areatzan, zezeilaren 22an, AKKB Areatzako Kultur eta Kirol Batzordearen eguna be ospatuten dabe. Egun horretan, 09:00etan, Lamino Kirol Klubak Upo inguruetatik hiru ordu inguruko mendi ibilaldia antolatu dau. Ondoren, mozorroak soinean, 15:00etan, babajana egingo dabe hotelean eta bazkalostean, 17:00etan, trikipoteoari ekingo deutsie, hoteletik hasi eta herriko taberna guztietatik zehar. Bazkarirako txartela, hilaren 17an erosi ahal izango da arrastiko 18:30etik 19:30era udaletxean.

Arantzazu, Artea, Zeanuri eta Zeberio
Astelehenean, hilak 24, egingo dabe mozorro desfilea Arantzazun. 17:30ean urtengo da desfilea, herritik kalejirea egiteko eta 18:00etan, Ogi Tostada Lehiaketea eta txokolate jana egingo dabe plazan; euria egin ezkero, Kulturgunean.
Artean, barikuan, 15:15ean, egingo dabe Inauteri ekitaldia eskolan, eta 19:00etan, disko festa Kultur Etxean. Astelehen eta martitzen karnabal egunetan, hilak 24 eta 25, ludotekan be ospatuko ditue Inauteriak.
Zeanurin, zapatuan Antxo eta Pantxa pailazoak egongo dira arrastiko 18:00etan, umeai barre eragiten. Lehenago, 17:00etan, arpegiak pintetako tailerra izango dabe eskoleak antolatutako bazkalostean.
Zeberion, barikuan, hilak 21, 17:00etan, Xaiborrek umeentzako disko festea egingo dau frontoi ondoko aterpean. Gero, 18:30ean txokolatea egongo da hurreratutakoentzat eta 19:00etan, mozorro lehiaketea.

Bedian Martitzen Karnabal
Bedian Martitzen Karnabalean ospatzeko ohiturea mantenidu dabe astegoienera pasau barik. Eguneko ekitaldi nagusia, mozorro desfilea herrian 17:30ean hasiko da. Aurretik izena emon eta argazkiak aterateko lekua egongo da 17:00etatik aurrera frontoian. Desfilearen ostean, barriro be frontoian, disko festa egingo dabe Sorgintxo DJ-agaz. Txokolatea be egongo da.
Bezperan, Aratusteakaz lotutako tailerrak egongo dira ludotekan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD