Martiaren 14an, 19:00etan, ELAntartida dokumentala ikusi ahal izango da Zeanurin. Dokumentalean, Antartikako mendirik altuena, Vinson mendia, igongo dau Unai Llantada mendizaleak eta beragaz batera, AEAk (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) jotako Pablo Olmosek, modu fisikoan ez bada be. Biak 17.200 kilometroko gogozko sokada batek lotuko ditu eta esperientzia hori kontetan dau dokumentalak. AEA gaixotasuna daukienen Dar Dar alkarteko kideak be izango dira Zeanurin gaixotasunaren barri emoten.
Dokumentaleko protagonista dan Unai Llantada egotekoa da do Vinson mendia eskaletan bizi izandakoa azalduten; Pablo Olmos barriz, ez, gaixotasuna oso aurreratuta daukalako. Baina Dar Dar alkarteko beste batzuk egongo dira sintomak, eboluzinoa eta gaixoen egunerokotasuna azalduten; tartean, Igorren, Walter Pack-en behar egiten dauan Jaime Lafita. Lafitaren esanetan, dokumentalak, "egoera txarrak gainditzeko indarra, laguntasuna eta solidaridadea moduko baloreak transmitidu gura ditu".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|