Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Kartzela eskaerea ustez GASa erabili eben Aldundiko funzionarioentzat

Bilboko Instruzinoko 9 zenbakiko Epaitegiak ahozko epaiketea zabalduteko autoa emon dau.


Bertan Bizkaiko Foru Aldundiko lau funzionariori ustezko prebarikazino delitua eta lesino delitu bi leporatzen deutsaz ama bateri alabea kentzeagaitik, amak alabea aitaren kontra ipini ebala, -hau da Guraso Alienazino Sindromea- argudiatuta.
Ustezko delitu honeengaitik akusazinoak bost urte, sei hilabete eta egun bateko kartzela zigorra eta 15 urteko inhabilitazinoa kargu publikoa izateko eskatzen dauz. Foru Aldundiari 600.000 euroko fiantzea eskatzen deutso erantzule subsidiario legez.
Antonia Giner, Harrera, Balorazino eta Orientazino Ataleko burua; Consuelo Alonso, Haur Zerbitzuko burua; Sergio Murillo, Autonomia Personala Sustatzeko Zuzendari Nagusia, oin Gizarte Ekintzako foru diputadua dana, eta Maika Urutxurtu gizarte langilea dira inputauta dagozan lau funzionarioak.

Ebazpen judizialaren kontrako Foru Agindua
2017ko abuztuaren 3an, Giner, Alonso eta Murillo BFAko sail eta zerbitzuetako buruak Foru Agindua emon eben. Bertan, Igorreko Irune Costumeroren umearen "behin behineko zaintza" hartu eta umea amagaz ez eta aitagaz egotea baimentzen zan, indarrean egoan 2015ean Barakaldoko Lehenengo Instantziako Epaitegiaren gainetik pasauz. Izan be, epaitegiak guraso biai emon eutsen zaintza. Autoaren arabera, ama engainuz joan arazo eta indarrez kendu eutsien umea.
Indarrean egoan epaitegiaren ebatzia ez errespetetako, gizarte langileak txosten bat egin eban eta zerbitzu eta sail buruak berretsi eben. Han, Foru Agindua emoteko kausatzat "amari egotzi dakioken ama-alienazino bat egotea eta alabak aitagaz harremanik gura ez izatea" ezarri ziran. Eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak hainbat epaitan adierazo eban arren, Foru Aldundia ez egoala legitimauta ebazpen judizial baten edukia aldatzeko, apliketan jarraitu eban. "Nahiz eta denpora asko igaro dan Bizkaiko Probintzia Auzitegiak emondako ebazpen judizialetatik, nahiz eta Bizkaiko Batzar Nagusiak be onartu eben, aho batez, 2020ko urtailaren 22an, Haurren Foru Zerbitzuaren tresnen barrikuspena, guraso-alienazinoaren sindromea deiturikoa ez apliketako; egia esan, auzipetuak ez dabe ebazpena aldatu. Arbitrarioa da, eta apliketan jarraituten dabe" irakurri daiteke akusazino idazkian.
Aitak umearen zaintza izaten jarraituten dau eta amak, Irune Costumerok, bisita puntualak izaten jarraituten dau, astean bitan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD