Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aprileko ekintzak be bertan behera edo atzeratuta geratu dira

COVID-19a ez hedatzeko neurrien artean, alarma egoerea beste 15 egun gehiago, aprilaren 12ra arte luzatutea ebatzi eban Espainiako Gobernuak. Holan, ordurarte gitxienez, jarraituten dabe galazota kirol, kultur eta aisialdi ekintzak. Izan be, kiroldegiak eta kultur espazio guztiak zarratuta dagoz eta jenteak etxetik ez urteteko agindua dauka. Holan, aldez aurretik aprilerako programauta egozan ekintzak bertan behera geratu dira edo atzeratu ditue.


Arantzazun, aprilaren 2an, Kontrol penala eta feminismoaren inguruko berbaldia egoan programauta. Begoña Zabala, berbaldia emon eta justizia feministeak zelangoa izan beharko leuken hausnarketea bideratzekoa zan.
Artean, aprilaren 3rako aurreikusita egoan Oiane Valeroren Euskal langile andreak liburuaren aurkezpena. Ikerketa honetan Valerok, Euskal Herriko langile andrak bizi izandako nazino, klase eta sexu zapalkuntzak ikustarazoten dauz.
Bedian, aprilaren 1eko liburu-maleta ibiltaria geratu da bertan behera. Ikasturtean zehar egiten dan umeai zuzendutako jarduera honetan, Onditz Mendizabalek, ipuinetan murgildu, istorioak kontau eta sorkuntzearen bitartez personajeak landuten ditu.
Igorren, Laburbira emonaldia aprilaren 3rako egoan programauta, euskerazko 9 film labur, tartean Dimako bi. Munduari Jira eta Bira, umeai zuzendutako Gurutze Gorriaren interkulturalidadea landuteko proiektua be, bertan behera geratu da. Izan be, aprilaren 6tik 8ra, umeen eskoletako oporrak aprobetxauz ziran egitekoak eta konfinamentua luzatzean ezin izango da egin. Zapatu eta domeketako zineak be persianea bajatu dau. Eta andrak alkarregaz galapan egiteko Gu Be Bai Runners ekimena eten egin da.
Lemoan, aprilaren 4rako eukan antolatuta Karabie Gaztetxeak Sagardo Eguna. Egun horretarako, kalejirea, bazkaria, elektrotxarangea eta Raust eta Calling the Riot taldeen kontzertuak egozan programauta. LemoaHarrobi alebin futbol torneoa be aprilaren 18an zan jokatzekoa eta COVID-19a eteteko neurriak dirala-eta ez da jokatuko.
Zeanurin, Eguzkiolak antolatutako, Elda Barrerok bideratutako Arteterapia eta sormen tailerrak be bertan behera geratu dira.
Eskualdeko mendi taldeak antolatutako urtekerak, sagardo sasoia hasten dan honetan kuadrillak antolatutako txangoak, jubiladuak antolatuten dabezan ekintza guztiak... atzeratu egin dira, kasurik onenean, konfinamentua ez bada lar luzatuten; asko luzatu ezkero barriz, galdu.

Ikastaroen jarraipena kolokan
Gure eskualdeko herri gehienetan, yoga, pilates, zumba, eskulanak eta gimnasiaren mota bat edo beste antolatuten dabez udalak. Baita arte aplikatuak, jantzea, informatikea, sukaldaritzea, hizkuntzak eta beste arlo askotako ikastaroak be antolatuten dira ikasturte osorako prezio onean. Alarma egoerea dala-eta, eten egin dira danak. Egoera hau noz amaituko dan ez dago jakiterik baina horren arabera, klaseetara bueltauko dira edo ez dira bueltatuko ikasleak.
Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak be eten egin behar izan ditu hasita eukazan ikastaro bi. Inma Merino de Castrok emoten dauan Autoconocimiento y autoestima urtailaren 10ean hasi zanak, momentuz saio bi galdu ditu, martiaren 20koa eta aprilaren 3koa. Beste saio bat dauka maiatzaren 15ean Igorreko Kultur Etxean, momentuz ez dana bertan behera itxi. Monica Nuñezen eskutik Soñar, creer y crear ikastaroaren atzen saioa martiaren 18rako egoan programauta. Alarma egoerea bagilera arte ez bada luzatuten, saioak "berreskuratzen" saiatuko dirala azaldu deutso BEGITUri Bardintasun Teknikariak.
Mazala Andra Taldeak be martxan eukan Biografia humana tailerra. Martiaren 5ean hasita, bertan behera geratu dira martiaren 17 eta 26ko saioak. Hurrengoa, aprilaren 23an da eta kolokan dago. Osasun egoerea dala-eta, hartzean diran neurriak daukie atzen berbea.


   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD