Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Udalekuak

Udarako osasun krisia gaindituta eta normaltasunera bueltauko garan esperantzeagaz, Dimako Udalak, Bediakoak eta Zaztaparrak Asti Taldeak ume eta gaztetxoentzako udalekuak prestatuten jarraituten dabe.
Bedian martiaren 2tik 19ra izan zan izena emoteko epea. 3 eta 5 urte bitartekoentzat dan Txiki-Txokoa eta 6 eta 12 urte bitartekoentzako udalekuak bagilaren 29tik garagarrilaren 10era dagoz aurreikusita. Bediako Uda Gaztean, 13 eta 15 urte bitartekoak Laidako kanpinera eta Ordesara dira joatekoak garagarrilaren 10etik 18ra, eta 15 eta 22 urteko gazteak Senegalera joango dira eskola bat atondu eta barriztatzeko eta hango umeakaz eskolaz kanpoko ekintzak egiteko. Plaza guztiak beteta dagoz.
Dimako Udalak, udalekutan eta Gazte Abenturan izena emoteko epea dauka zabalik hilaren 17ra arte. 2007 eta 2015 bitartean jaiotakoentzat udaleku irekiak; hau da Diman bertan goizetan, eta udaleku itxiak, kanpoan astebete, garagarrilaren 6tik 10era. Gazte Abentura barriz, 2002 eta 2007 artean jaiotakoentzako bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra egiteko asmoa daukie.
Zaztaparrak be udalekuetako matrikulazino epea zabalik daukie aprilaren 5era arte. Udalekuetara joateko asmoa daukien umeak formulario bat bete behar dabe https://forms.gle/7EUuVbFwvBpqeXB3A estekan. Abuztuaren 3tik 14ra arte Oionen izango dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD