Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Tamainu handiko hondakinak batzeako zerbitzua etenda

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta Arratia-Nerbioi eskualdeko udalak, Zeberioko Udala, tartean; COVID-19 koronabirusa dala-eta, alarma egoereak iraun bitartean hartutako neurrietako bat, tamainu handiko hondakinak batzeako zerbitzua etetea izan da. Horrezaz gainera, zaborra modu seguruan kudeatuteko hainbat gomendio emon ditue.
Etxeko hondakinen bilketea mantenidu egiten da, baina kutsadura arriskuak gitxitzeko herritarrai eskatzen jakie eukiontzitik kanpo hondakinik ez ixtea, eukiontziak eskuakaz ez ikututea eta pedalai lehentasuna emotea. Eta gogora arazoten dabe, erosketak egiteko edo beste gauzetarako erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez dirala ontziak eta ez dirala eukiontzi horian bota behar, errefusa frakzinokoan baino.
Ontzi zuriaren bilketeari jagokonean, donazinoak etxean gordetzea gomendatzen dabe, egoera onean manteniduteko.

Gaixotasunak jotakoen zaborren kudeaketea
COVID-19ak kaltetutako eta kuarentenan dagozan personakaz kontaktua izan daben hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea: gaixoaren hondakinak boltsa bikotxean gorde, biak itxiera hermetikoagaz, eta ondoren, errefusa frakzinoko ohiko hondakin boltsaren barruan gorde eta errefusa eukiontzira bota.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD