Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Biomaseagaz berotuko dabez udal eraikinak

Zeberioko udal eraikinak biomasea erabiliko dabe berotuteko. Gasolioa erabili dabe oin arte eta horretarako galdarak aldatu beharko dabez. Aldaketa honegaz CO2 isurketak murriztu eta berokuntza fakturan %40 aurreztea espero dabe. 198.000 euroko inbersinoa eskatzen dau proiektuak.
Lizitazinoko oinarriak prestatzen dagoz eta aprilaren erdikaldera lizitazinora ateratea espero da.
Kultur Etxean, udaletxean eta gaztelekuan, gasolio galdarak dagoz. "Honeen ordez, biomasa galdara bat ipini gura da, jagokon siloagaz, Kultur Etxeari eta udaletxeari zerbitzua emoteko eta beste galdara txiki bat jarriko litzateke gaztelekuan" azaldu deutsie BEGITUri Udaletik. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru laguntzak ditu. BFAko Ingurumen Sailak 120.000 euroko diru laguntzea emon deutso Udalari eta EEEk 24.000 eurokoa.

Biomasearen alde onak
Zeberioko Udalaren eretxian asko dira biomasea erabiltearen alde onak eta oindino gehiago pellet-a aukeratu ezkero, "biomasa bariedade desbardinen barruan, pellet-a aukeratu dogu: egurra trinkotu eta lehortuz sortzean dan erregaia da, zerrategietatik edo beste industria batzuetatik datorrena".
Biomasa galdarak erregai barriztagarritzat joten dira. "Izan be, CO2 isurtzen daben arren, landareak xurgatzen daben CO2 bera da, eta beraz emisino horreek baliobakotzat joten dira" azaldu dabe. Gainera, bertako baliabide energetikoa erabilteko aukerea emoten dau, menpekotasun energetikoa murriztuz; pellet-ak bero ahalmen handia dauka eta errauts gitxi sortzean dau, eta landa eremuetan enplegua sortzean lagunduten dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD