Hamaika Gara erreferendumaren aldeko sinadura bilketea abian da eta modu digitalean sinatu daiteke www.hamaikagara.eus webgunean.
Martiaren 11n, Gure Eskuk eta hainbat eragile sozialek Hamaika Gara ekimena aurkeztu eben Donostian. Hamaika Gara "sinadura bilketa masibo bat izango da" antolatzaileen esanetan; etorkizun politikoaz eta gai guztiez erreferendum bidez erabakitzearen alde, erabakitze eskubidea arautzeko helburua daukana. Sinadura bilketeaz gainera, hainbat ekintza eta mobilizazino egozan aurreikusita oingo udabarrirako, bertan behera geratu diranak osasun krisiagaitik. Ekintzok udagoeinean egitea aurreikusten dabe.
Eragileak
Aurkezpenean, egitasmoa sustatuten eben eragileak hurrengoak izan ziran: AEK, ANC Euskal Herria, Bilgune Feminista, Demokrazia Bai, Euskal Herrian Euskaraz, EHNE, Euskal Herria Kirola, Erabakizaleak, Ernai, ESK, Etxalde, Etxerat, Gaur Geroa, Gure Esku, Hiru, Ikastolen Elkartea, Kon- tseilua, LAB, Lumagorri, Nor, Olatu Koop, Oneka, Sare eta Steilas.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|