Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Maiatzaren Lehena

Nagore Aizarna. ELA sindikatuko Gizalan Federazinoko arduraduna


Maiatzaren Lehena COVID-19aren pandemiak sortu dauan alarma egoera betean ospatzen dogu, salbuespenezko egoera baten, eta horrek askatasunean eta gure herrialdearen autogobernuaren murrizketa garrantzitsua dakar beragaz. Lehenik eta behin, ELAk bere samina erakutsi gura deutse, eta atsekabea, koronabirusaren krisiaren biktima, senide eta gertukoai.
Ildo beretik, ez doguz ahazten azken hilabeteetan lan istripuen ondorioz hil diran dozenaka langileak. Zaldibarren lurperatutako Joaquin eta Albertoren kasuak laneko prekariedadearen igoera neurribakoaren ondorioen adibide bat baino ez dira.
Aste honeetan, ahulen osasuna eta eskubideak defendiduteko enpresak geldiarazoten dituen langileak ikusi doguz; heriotzeari babes-neurri barik aurre egiten deutsien egoitzetako langileak bizi daben drama loratu da, eta, zelan ez, osasun eta gizarte larrialdiari aurre egiten deutsien arlo publikoko langileak bizi daben drama, euren bizitzak jokoan jarriz. Zaintzaren auzolanean konprometidutako herritartasun solidarioaren adibideak be sortu dira. Guztientzat gure aitortzarik zintzoena.
Aldi berean, larrialdi horrek bizitza eta instantzia kolektiboak sun- tsitzeko programa gisa azaleratzen dau kapitalismoak. Gure defensa ahulagoa da hainbat hamarkadatako murrizketen, pribatizazinoen eta langile klasearen prekarizazinoaren ondoren.
Eusko Jaurlaritzaren ikuskizuna lotsagarria izan da, bere ardurak alde batera itxi ditu. Naturaltasunez hartu ditu salbuespen egoerea, eskumenen higadurea eta mutilazinoa, edo okupazino indarren presentzia gure herrian. Ha-ta guzti be, lerratu egin da, ahalik eta orekarik txikiena gorde barik, euskal patronalagaz, funtsezkoak ez diran jardueren jarduereari eusteko eta milaka personaren bizia arriskuan jartzeko helburuagaz. Tristuraz egiaztatzen dogu euren jarkerea, krisi honetan, enpresa askorena baino ardurabakoagoa izan dala.
2008-2013ko krisialditik ikasitakoa praktikara eroan behar dogu, aurreko urteetako gehiegikerien ondorioak herri-klaseen bizkarretan itxi ebezan eta. Ezin jaku gauza bera gertatu, ERTEetatik EREetara pasauko gara; langabeziaren ilarak handituko dira; eta krisi honen kudeaketearen ondorio sozialak bere osotasunean ikusiko doguz, kapitalaren aldeko eta gehiengo sozialaren aurkako kudeaketea izaten jarraitzen dau eta.
Krisi honek argiago erakusten deusku gure gizartea kolektiboan, arlo publikoan, lanean eta zaintzan oinarritu behar dala. Bizitzak erdigunean egon behar dau gure jarduera osoan.
Langileria ez dago bakarrik erronka honetan. Horregaitik, ELAk erabateko lehentasuna emongo deutso sindikatuen erantzuna prestatzeari, eta mobilizazino plurala eta erabat desbardinak diran politika publikoen eskakizunak artikuletan laguntzeari, gehiengoaren ongizatera eta pobreziagaz eta prekarizazinoagaz amaitzera bideratuta. Hori da gure konpromisoa.
Horregaitik, langileak izatearen, kolektiboki antolatu, lanaren munduan eta gure gizartean poderea eregitearen harrotasunagaz, Maiatzaren Lehena ospatzen dogu.
Gora Maiatzaren Lehena!

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD