Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Maiatzaren Lehena eta COVID-19a

Agustin Figal. Hego Uribe-Arratiarako LAB sindikatuko idazkaria


Aurten be, Maiatzaren Lehenean langileok gure oinarrizko eskubideen defensan agertuko gara. Betiko mobilizazinoak burutuko ez badoguz be, koronabirus izeneko pandemiak munduko alde desbardinak izan ezik gu bizi garan ipar mendebaldea be hartu daualako eta langileok gure aldarrikapenak haizeratzeko daukaguzan bitartekoak galarazoten deuskuelako... ezin dogu mobilizazinorik burutu, etxetik atera... gure etxeetan konfinau gaitue, baina, lantegietara joaten behartzen gaitue, pandemiaren zabalpena dakarrela jakinda be. Egoera honetan osasunak, ez, parkatu, OSASUNAk erdigunea hartu dau (langileontzat batez be), osasuna bizitza duinagaz lotzean dogula ulertuta. Letra mehez, baina, patronalak-Eusko Jaurlaritzak, ekonomia osasuna eta bizitza duinaren gainetik pasau arazo dabe, pandemia eteteko ezinbestekoa dan jarduera industriala zabalik manteniduteko ahalegin ikaragarriak egin dituelako langileen osasuna-bizitza arriskuan dagoala jakin arren.
Aurtengo Maiatzaren Lehenean, egoera larri honetan bizitza arriskuan jarriz pandemiaren kontrako burrukan dabizan ezinbestekoak diran sektoreen langileak bereziki goraipatu behar doguzalakoan gagoz. Lan istripuz, koronabirusa dala eta, hil diran osasungintzako langile biak bereziki daukaguz gogoan. Osasungintzako langileak, edadetuen egoitzetako langileak, etxez-etxeko langileak, garbiketan dagozan langileak... egiten daben lana funtsezkoa dala agerian geratu da, baita zaintza-osasungintzaren alorra bizkar-hazurrean dagoala be. Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak urte askoz esku pribaduetan itxi dabe publikoa, doakoa eta unibersala beharko leuken zerbitzua (osasungintza, zaintza...) eta ondorioak ikaragarriak izan dira. Beraz, horra-hor Maiatzaren Lehenean lehenengo lerroko aldarrikapenak.
Seguruenik, balkoietara mugatu beharko da egun horretan egiterik izango dogun ekimena, gaurdanik, ordea, burrukatzen gabiz lantokiz lantoki langileen eskubideak bermatu daitezan eta horixe da, hain zuzen be, Maiatzaren Lehenak agerian itxiko dauana: langileria burrukan, ezinbesteak diran jardueretan dabizan langileak osasun prebenzinorako neurriak ez diralako beteten, daukiezan giza baliabideak urriak diralako, zerbitzuak, kasu askotan, alor pribaduen eskuetan itxi dituelako administrazinoak... ezinbestekoak ez diran jardueretan dabizan langileen kasuan, barriz, osasuna ez dabelako ezelan be lehenesten eta lan osasun neurriak urriak diralako, etxean egon behar dabelako lehenbailehen pandemia amaitu daiten...
Eta pandemia gainditu ondoren, argi daukagu zein dan patronalaren asmoa: pandemiaren krisiak sortutako ondorioak langileon bizkar gainean itxi gura ditu, eta gu ez gagoz prest! Pandemiaren krisiak agerian itxi dituan egiturazko arazoak konpontzeko ahaleginean, gure indar guztiak jarriko doguz: osasungintza eta zaintza unibersala, doakoa eta publikoa izan daiten, aberastasuna banatu daiten eta gure bizitzaren gainean hartzean diran ebatzi guztiak geuk hartu daiguzala (pandemiaren krisiak agerian itxi dau personok, herriok, langileok ez daukagula erabakitzeko eskubiderik).
Osasuna, askatasuna eta lan-bizitza duina.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD