Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aprilaren amaierako testen aurretik egon ziran positiboak zahar etxeetan

Aprilaren amaieran zahar etxeetako egoiliarrai eta beharginai egindako testak, serologian eta PCRn negatibo emon eben arren, aurretik egon ziran positibo emon eben hiru kasu Jandonizen, eta egoiliar bat gaixotu zan Arbildun. Laurak gainditu dabe gaixotasuna eta ondo dagozala jakin arazo dabe egoitzetako zuzendariak.
Jandonizen 3 kasu antzeman ebezan, —martiaren 25ean bi, eta aprilaren 17an beste bat— egunean zehar hainbat aldiz hartzean deutseelako tenperaturea egoiliarrai eta febrikula topau eutseelako zuzendariaren esanetan. Ha-ta guzti be, ez dabela euki beste sintomatologiarik dino Goizalde Diaz de Gereñu zuzendariak. "Kasu horreetan, egoiliarra isolatzen dogu, probea eskatzen deutsagu Osakidetzari, eta positiboa bada, nahiz eta sintomarik ez izan, isolamentuan jarraitu behar dau personeak. Inor ez dabe ospitalera eroan, eta danak ondo dagoz".
Aprilaren 22an, danai egin eutseela testak eta danak negatibo emon dabela serologian eta PCRn gaineratu dau.

Arbildun be kasu bat
Arbildun be COVID-19agaz diagnostikau eben egoiliar bat martiaren 23ko astean eta gaixoa Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19ko kasu positiboetarako egokitutako zentro batera eroan eben. Oin, alta agiria jasota, Arbildu egoitzara itzuli dala dino Joseba Zugasti zuzendariak.
Aprilaren 20ko astean barriz egin eutseela testak egoiliar eta langile guztiai eta ez zala beste kasurik topau azaldu deutso begituri.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD