Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Harribide Fundazinorako diru bilketea antolatu eban eleizeak itxialdian

Mezarik ez da egon itxialdiaren 0 eta 1 faseetan. Ha-ta guzti be, hainbat ekintza antolatu ditu Arratiako eleizak; etxe bako gazteai lagunduten deutsan Harribide Fundazinorako diru bilketea eta zahar etxeetako egoiliarrai telefono deiak berbarako. Argazkiak eta bideoak be konpartidu dabez eta jenteak idatzitako testu eta argazkiak Horma bako parrokiak. 57 egun esperantza kutsatzen pdf.an batu ditue.
Meza bako sasoian, Horma bako parrokiak izeneko ekimena ipini eben martxan Zeanuri, Igorre, Arantzazu eta Arteako parrokiak. Gero, Dima, Areatza, Lemoa eta Bediako jentea be batu zan ekimen honetara. Holan, itxialdian, kultuagaz lotutako ekimen batzuk online edo telefonoz egin ditue.
Hildako guztien aldeko dolu eguna deitu eban Arratiako eleizeak udalakaz batera, konfinamentuaren 40. egunean, eta hil kanpaiak jo ebezan Arratiako herri guztietan. Zeanurin, ikurriña masta erdian egon zan, krespoi baltzagaz eta bandoa atera eban Udalak. COVID-19ak hildako senide baten testigantzea be konpartidu eben. "Arratian bertan oso gitxi hil dau gaixotasun honek. Arratiatik kanpo bizi izan diran arratiarrak bai. Ha-ta guzti be, seme baten testigantzea be bildu genduan eta konpartidu" azaldu deutso begituri Jose Mari Kortazar abadeak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD