Etxean Hobeto Argazki Lehiaketearen irabazlea ebazteko finalean, irribarre bat atera deuskuen argazkiak egon dira. Izan be, horixe zan lehiaketearen helburua eta irabazteko erispide nagusia. Deiene Gurtubaik bialdutakoak gainera, ironia, bizitzaren momentu txarrai aurre egiteko jarkera zuhur eta dotorea eta irreberentzia puntu bat be erakusten dau, epaimahaia guztiz konkistau dauana. Ez da lehenengo aldia Zeanurikoak BEGITUko argazki lehiaketa bat irabazten dauana, igazko oporretakoan be lehenengo saria eroan eban eta. Oingoan, Garena jatetxean persona birentzako bazkaria edo afaria izango dau saritzat.
Etxean Hobeto itxialdiko Argazki Lehiaketan 29 egileren 59 argazkik hartu dabe parte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|