Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Errefortzua behar daben ikasleak baino ez dira itzuli ikasgeletara

Arratian ez da apenas ikaslerik itzuli ikasgeletara ikasturtea amaituteko. Haur eta Lehen Hezkuntzakoak ez, baina DBHkoak, Batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak ikasgeletara itzuli ahal ziran maiatzaren 25etik aurrera. Arratiako Institutuko ikasleak ez dira itzuli eta Lemoako IPI eta Zulaibar Lanbide Ikastetxeetako errefortzukoak baino ez. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bialdutako protokoloa jarraituta hasi ebezan eskola presenzialak zeozer errekuperau behar daben ikasleak maiatzaren 25ean. Lemoako IPIn barriz, bagilaren 1ean hastekoak dira, hemen be, DBH 4.eko errefortzua behar daben ikasleak bueltauko dira ikasgeletara, egun alternatiboetan eta ordu batzuetan bakarrik.


AEK hasi da barriz eskolak emoten baina bertan behera itxi ditu barnetegiak. Ikastaroak be emongo ditu udan.
Dana dala, deseskalatzearen bigarren fasea izan dan hamabostaldi honetan, aktibidadea berreskuratzen doa eskualdea: etendako zerbitzu batzuk hasi dira martxan barriro, herrietako komertzio eta taberna gehiagok zabaldu dabez ateak eta udalak diru laguntzak onartu dabez itxialdiagaitik kaltetuai lagunduteko. Kulturan, aire zabaleko pintura lehiaketea iragarri dau Zeanurik, off line egingo dan lehenengoetako ekitaldia izango dana.
Segurtasun neurri zorrotzakaz, zahar etxeetako egoiliarrak hainbeste behar ebezan bisitak jasoten hasi dira. Izan be, bisitetarako protokoloa prestatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak eta bost egunetik behin senide baten bisitea jasoteko aukerea daukie.

Udal zerbitzuak
Martxan barriro ipini dan zerbitzuetako bat, Arratiako Udalen Mankomunitatearen (AUM) tamaina handiko hondakinen bilketea da. Lehengo moduan, ezer kalean itxi aurretik, deitu egin behar da AUM- era, noz atera ahal dan jakiteko. Zeberion be martxan dago zerbitzua.
Eta bagilean zehar, udalak etendako aurrez aurreko zerbitzu batzuk emoten hasiko dira. Arteako Udalak berbarako, oin eta behatzen estetika zerbitzua abiatuko dau barriro bagilaren 1etik aurrera.
Bediako liburutegiak bagilaren 1etik aurrera zabalduko ditu ateak 10:30etik 13:30era. Konsulta aretoaren aforoa murriztuta izango dau distantzia neurriak gorde ahal izateko. Liburu eskaerak WhatsApp, posta elektroniko edo telefonoz egiten jarraitu ahal diran arren, bertan be egin ahal jakiez liburuzanai.
Arantzazuko liburutegia martxan da maiatzaren 25etik. Liburuak hartu eta itxi daitekez arrastiko ordutegian. Lemoakoa be martxan dago barriro. Igorren ez dago zehaztuta baina seguruenik bagilan zabalduko dauz ateak.
Lemoan, gimnasioko monitoreak saioak gidatuko ditue kalean, astelehenetik barikura, goizeko 10:00etan eta arrastiko 18:00etan. Saio bakotxean, monitoreaz gainera, 16 urtetik gorako 9 persona egongo dira eta parte hartzeako izena emon behar da aurretik.

Bideak konponduten
Urigintza lanak, lehengo erritmoa hartu dabela esan leiteke. Arantzazun, hamabostaldi honetan, aurreko astean apurtutako ur hornidurearen hodi bat konpondu dabe, Argiñaoko bidean harrietak egin ditue eta Zalbiden urbidea egiten dabiz. Gainera, Herriko Tabernaren kontratua amaitu da eta barriro be kontratua esleitzeko "aldaketa batzuk egiten gabiz: sutean tresna elektriko barriak ipini eta margotzen, berbarako" azaldu deutso BEGITUri Asier Aburto Arantzazuko alkateak.
Artean, oinezkoen bideak eta auzoetakoak garbitu ditu udalak eta Astuibekoko errekara sartzeako sarrera barria zabaldu dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD