Arratian, danon eskuragarri dagoan bizikletak konponduteko lehenengo gunea ipini dau Zeanuriko Udalak. Bertan, oinarrizko konponketak egiteko tresnak dagoz, baita gurpilentzako puzgailua be. Onbizi enpreseak fabrikau eta bananduten ditu konponketa gune honeek.
Arratian bizikletak konpontzeko zerbitzuen hutsune handia dago jente askok bizikletea euki arren. "Europan askotan ikusi daitekez konponketa gune honeek. Bizkaian Onbizik Iberdrola Torrean dauka jada bat jarrita (langileeentzat) eta oingoan Zeanuriko hau, txirrindulari guztien eskura" azaldu deutso BEGITUri Nuria Veiga Sistiaga Onbizi proiektuko arduradunak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|