COVID-19ak eten ebezan mobilizazinoakaz jarraituko dabe Araluceko beharginak. Izan be, zemendiatik lan barik dagoz eta urtailetik ez dabe ezer kobrau. Bagilaren 12an, egin eben COVID-19aren osteko lehenengo manifestazinoa Bilbon.
Igazko abenduaren 26an, BATZ taldea, konkurso kudeatzailearen oneretxiagaz, eta laguntza judizialaren bidez, Araluce enpresearen instalazinoetan sartu zan eta lan kargak hustu ebazan, BATZen instalazinoetara eroateko. Ordurako, 141 langileentzako enplegua erreguletako dosier baten egoan Araluce.
Oin dala gitxi, Merkataritza Arloko Epaitegiak laguntza judiziala bialdu eban Araluceko sare informatikoak berrezartzeko. Sare honeek "BATZek moztu ebazan aldebakarrez eta legez kanpo ebatzita", dino Araluceko enpresa batzordeak. Eta gertakari hau irregulartasunez betetako prozesu bateri gehitu jakola dinoe. "Likidatzaileak abenduaren 31n behargin guztiak kalean egongo zirala adierazo eben arren, 141 beharginok Batz Araluceko langile izaten jarraitzen dogu, eta gure eskubideak defendiduten" dinoe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|