Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Uda eta aisialdiari begira hirugarren fasean

Alarma egoeratik urteteko hirugarren fasean izan gara hamabostaldi honetan eta kirol eta aisialdi gune batzuk hasi dira ateak zabalduten; Areatzako parketxea eta Arteako frontoia, berbarako. Artean, ateak zabaldutakoan, kiroldegiko kuotearen zati porportzionala itzuliko jakiela erabiltzaileai jakinarazo dau Udalak.
Oindino kultur etxeak, kiroldegiak eta beste udal instalazinoak zarratuta egon arren, aire zabalean hainbat jarduera antolatuten hasi dira udal eta alkarte batzuk. Holan, Lemoan, Lemoako Txirrindulari Elkarteak urtekerak antolatuten dauz egunero. Astean behin, ibilaldi gidatuak antolatuten ditu Udalak edadekoentzat eta barriro hasi da entrenetan andren galapan egiteko taldea. Ubidek sanjaunak ospatuko ditu arbola eta suagaz. Zeanurin aire zabaleko pintura lehiaketea egin da.
Ha-ta guzti be, online jarduerak ez dira eten, eta umeentzako jolas eta ipuin kontaketak jarraituten dabe antolatuten udalak eta beste alkarteak.



Udalekuak
Aurreko urteetako udalekuen langoak izango ez diran arren, udalak umeentzako udako jarduerak prestatzen dabiz, hirugarren fasean ume eta gazteentzako ekintzak egiteko neurriak publikau dira-eta.
Holan, Igorreko Udalak berbarako, garagarrilaren 13tik 30era arteko umeentzako ekintzak antolatu ditu. Lemoan be, Jolaslekuak 2020 izenpean, bagilaren 29tik garagarrilaren 24ra, 2008 eta 2015 urteen bitartean jaiotako umeak nagusi bategaz Lemoako espazio eta olgetako lekuak disfrutauko dabez. Dimak be udaleku presentzialak antolatu ditu garagarrilerako.
Zeberioko Udalak barriz, online antolatu dau Euskaraz Olgetan ekimena.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD