Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bagilaren 20an egingo da Urkiolara errogatibea

Bagilaren 20an, zapatuan, egingo da Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Aurten ez da egongo autobus zerbitzurik eta 150 laguneko aforoa izango da santutegi barruan.
San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Urtero, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipini izan ditu, baina aurten, antolatzaileak autobusen dirua koronabirusak kaltetu dituanen alde erabilteko eskatu deutsie AUMeri. Horregaitik, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira.

Oinez Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik
Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dima, Igorre eta Zeanuritik abiatuta. Dimako plazan goizeko 07:00retan izango da urtekerea; Igorren be ordu berean aterako dira San Antonioren ermitatik eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira, 07:30ean. Beti talde txikietan, seguridade neurri guztiak zorrotz zainduz.
Zeanuri eta Urkiola lotzean dituan ibilbidea oin dala urte batzuk seinalizau zan PR-BI 1 moduan; eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezetuten emoteko aprobetxauko da.
Lemoako parrokia arduratu da antolaketeagaz eta Mikel Azpeitia abadea izango da meza buru. Goizeko 11:00etan hasiko da eleizkizuna. Egitarauari jagokonez, aurten ondo etorriko prozesinoa ez da egingo, eta Santutegi barruan 150 lagun sartuko dira gehien jota.
Meza ostean, eta talde argazkia egin eta gero, ez da eskainiko ohiturazkoa zan kopaua.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD