Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Umeentzako jolasak

Oingo udarako, udalak jolasak prestatu ditue herrian geratzen diran umeentzat. Artean, Udan Jolasean programea ipiniko dabe martxan garagarrileko martitzenetan. Umeak, edadearen araberako txanda bitan parte hartu ahal izango dabe eurentzat antolatutako tailerretan; 11:00etan 5 eta 8 urte bitartekoen txandea izango da eta 12:30etik 14:00etara, 9 eta 12 urte artekoena. Tailerrak plazan edo frontoian izango dira. Aurreko barikua baino lehenago emon behar da izena udaletxean eta maskarea erabili behar da.
Lemoan, bagilaren 29an hasita garagarrilaren 24ra arte, egunero ekintza bat prestatuko dabe Kalea hartuz 2020ko Uda izeneko programan. Ekintzak, partaide "bakotxak gura dauan momentuan egin ahal izango dau, adibidez ginkana bat herritik zehar edo jolas erraldoi bat Lemoako parke desbardinetan" azaldu dabe Udaletik sare sozialetan. Jakiteko zein ekintza dagoan herrian modu bi dagoz. Bata, Udalak ipiniko dituan paneletan begiratzea da, eta bestea, Udaleko Facebook-ean agertzen dan esteka baten sartu eta agertzen dan inprimakia betetea da. Holan, egunero WhatsApp edo email-en bidez ekintzaren informazinoa bialduko deutsie erabiltzaileari.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD