Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gizarte arazoai erantzuteko sortu dabe Batu Elkarlaguntza Sarea

Zeberioko hainbat lagunek, Hego Uribe eskualdeko beste herri batzuetako kideakaz batera Batu Elkarlaguntza Sarea sortu dabe. Helburua, krisi honek eragin dituan gizarte arazo larriai erantzuna emotea da, ikuspegi feminista batetik.
"Garai ilunak" datozala uste dabe alkarteko kideak: "2008ko krisiaren golpea asimiletan gengozan honetan, krisi barria dogu ate joka eta esperientziak erakutsi deusku nok ordaintzen dituan kalte ordainak, herri langileak hain zuzen". Gauzak holan, bide bakarra antolakuntza dala dinoe, "herriak bakarrik salbau daikelako herria".
Horregaitik, mundu justuago bat eregi gura dabe, klase egiturea, patriarkadua eta errazismoa gaindituta; horreek dira-eta, arazo sozialen oinarria.

Etxea eta jana
Lantalde bik landuko ditue ildo nagusiak: etxea eta elikadurea. Etxebizitza sareak laguntza eskaintzen deutse alokairua edo hipotekea ordaindu ezin dabenai, baina baita tratu txarrak jasoten dabezanai be. Jatekoa eta oinarrizko produktuak ordaindu ezin dabezanai lagunduteko barriz, Subete Elkartasun Biltegia sortu dabe.
Eurekaz hartu-emonetan jartzeko batuelkar@gmail.com helbidera edo 654 821 486 telefonora deitu daiteke.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD