Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Areatza eta Lemoako ugerlekuak zabalik egoera barrira egokituta

Garagarrilaren 1ean zabaldu dabez ugerlekuak eta abuztuaren 30ean zarratuko dabez Areatzan eta 31n Lemoan. Piszinetara bonoagaz bakarrik sartu ahal izango da: ez da eguneko sarrerarik salduko. Erreserbea bezperan egin behar da eta goizeko edo arrastiko txandea aukeratu. Egun berean ezingo da joan goiz eta arrastiz.
Hainbat neurri hartu ditue Areatza eta Lemoako Udalak, piszinen erabilerea COVID-19ak eragindako egoereari egokitzeko. Aforoak murriztu egin ditue eta distantzia neurriak eta higiene neurriak handitu. Holan, berbarako, aldagelak eta armairuak zarratuta egongo dira.
Areatzan, hamakak erabiltea galazota dago, sartzeako maskarea ipinita joan beharko da bakotxari jagokon lekura heldu arte eta sarreran hidrogela hartu eta tenperaturea hartuko jakie erabiltzaileai. Tabernea ez da zabalduko.
Aforoari jagokonean, Areatzako berdegunean, gehienez 280 espazio egongo dira. Uretan, ugerleku txikian 40 ume gehienez eta handian 50 persona batera egon daitekez. Lemoako instalazinoetan barriz, 224 persona egon daitekez; ugerleku txikian 7 ume eta jagoten dauan persona nagusi bat ume bakotxeko. Ugerleku handian 75 persona egongo dira gehienez. Uretan ezin da egon ordubete baino gehiago.

Espazioak markauta Areatzan
Areatzako piszinetako berdegunean, espazioak markauko dira eta bakotxean, bizikidetza unidade bat egongo da. Zirkulu honeetako eukierea gehienez 4 personakoa izango da, baina bost kideko familiak espazio handiagoak izango ditue.
Espazio batetik bestera joateko maskara jantzi beharko da eta berdegunean olgetan egitea galarazota dago. Ugerleku ertzean egotea be galarazota dago eta umeak jagoten dagozan helduak ugerleku barruan egon beharko dira. Uretan ezin da pelota edo jostailurik sartu.

Edadekoak erreserbea takillan
Denporaldi osorako abonoa erosi beharko da eta joan gura dan egunaren bezperan hartu txandea. Txanda bakarra hartu ahal izango da egun bakotxean, goizez edo arrastiz. Areatzan abonoa egiterakoan helbide elektronikoa emon behar da eta hara bialduko dabe txandea hartzeako pasahitza. Lemoan Udalaren webgunean egin behar da erreserbea eta emailez jasoko da baieztapena. 65 urtetik gorakoak txandea lehiatilan eskatu daikie.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD