Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Jaien ordez kultur ekintzak

Lemoako jaiak izaten dabe protagonismo nagusia garagarrilean, auzuneetako jaiakaz batera. Aurten, COVID-19aren pandemia dala-eta, jaien ordez, kultura ekintzak antolatuko ditue udalak eta alkarteak: formato txikiko kontzertuak, antzerkiak, kalejirak... beti be aforo mugatua eta osasun neurriak hartuta eta, gehienetan, egitarauak publiko egin barik, jentetzak saihesteko.
Hilaren amaierako Lemoako saninazioez gainera, auzune eta ermita inguruetan, hile osoan zehar ospatuten dira jaiak: santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak, hain zuzen be.
Lemoak jaiak online ospatuko ditue. Hilaren 31n, 12:00etan emongo jakie hasikerea Udaleko plataforma digitalean txupinazo eta pregoiagaz; eta 22:00etan, Txapelpunk taldearen kontzertua egongo da. Hurrengo egunean, 17:00etan, Play-back erakusketea eta 22:00etan, La Topadora taldearen kontzertua. Honeek dira momentuz baieztatuta dagozan ekintzak.

Zeanuriko txapelketak
Jaien ordezko kultura ekintzen barri emoteko, Zeanuriko Udalak, kartel lehiaketea antolatu dau. Parte hartzeako Zeanurikoa izan behar da. Sari bi egongo dira: 14 urte arteko irabazlearentzat, 100 euroko bonoa eta nagusientzako euskal produktuen otzara bat. Kartelean, Zeanuriko Andra Mari kulturalak 2020, abuztuaren 13tik 16ra testua agertu behar da derrigorrez eta proiektuak garagarrilaren 10era arte aurkeztu daitekez udaletxeko erresgistroan edo harrera@zeanuri.eus helbide elektronikoan.
Abuztuaren 10era arte, Zeanuri Loran III. Txapelketea jokatuko da. Atal bi izango ditu: pisuetako balkoiak eta etxeetakoak. Herriko etxe eta pisu guztietako balkoiak begiratuko ditue epaimahaikoak. Pisu bateko balkoirik politenak 200 euroko saria jasoko dau eta bigarrenak 100 euro. Etxeetakoak be sari bardinak jasoko dabez.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD