Gorbeia Turismo Jomugak txangoak bultzatuko ditu, uda osoan zehar egingo diran ibilaldien bitartez. Garagarrilaren 4an izan zan lehena, Izartzako Pagadira, barriro be abuztuaren 1ean, 29an eta urri bigarrenaren 4an errepikatuko dan 10 kilometroko ibilbidea. Zeanuriko Undurraga urtegiari itzulia eta Zeberioko altxorrak ezetuteko ibilaldiak be antolatu ditu Gorbeia Turismok.
Zeberioko Ermitabarritik ibilbide gidatua egongo da abuztuaren 8an, urri lehenengoaren 12an eta urri bigarrenaren 20an. Partaideak 10:30ean batuko dira Olabarrietako San Tomas eleizan, 3 orduko ibilbidea egiteko. Auzuneko ondarea, eleizak eta etxeak ikusteko eta euren historia jakiteko aukerea egongo da. Ondorengo pintxo-potea taberna Zaharrean izango da.
Undurraga urtegia
Undurraga urtegiari itzulia egiteko lau aukera egongo dira. Lehenengoa garagarrilaren 25ean izan zan, eta hurrengoak, abuztuaren 22an, urri lehenengoaren 26an eta urri bigarrenaren 25ean izango dira. Erraz egiteko ibilbidea da, 6,5 kilometrokoa, ordu pare baten egiten dana. Partaideak inguruko errotak eta urtegiaren erabilerearen barri jakingo dabe. Amaitutakoan, pintxo-potea Txoko Sagarnan izango da.
Ibilaldiak eta pintxo potea
Orozko eta Otxandioko inguruetatik be hainbat ibilaldi gidatu antolatu ditu Gorbeia Turismok udan zehar egiteko. Danak erraz egitekoak dira eta pintxo poteagaz amaituko dira. Prezioa 3 euro dira nagusientzako, 1,5 euro 6 eta 12 urte bitartekoentzat eta debalde 6 urte baino gitxiagokoentzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|