Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Haur Zerbitzuko arduradunen epaiketarako ez dago fetxarik

Abuztuaren 4an hiru urte beteko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailak Igorreko Irune Costumerori alabea kendu eutsanetik. Probintzia Auzitegiak Haur Zerbitzuko arduradunen kontrako hiru inputazino-auto emon ditu; 2017, 2018 eta atzena 2019an, baina oindino ez dago fetxarik epaiketarako. BFA epaiketea atzeratu guran dabilala salatu dau Costumerok. Harrezkeroztik epaiketarako fetxak ipini diran arren, Foru Aldundiak beti atzeratzea lortu dauala.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2018ko abenduan emondako autoak, Costumerori umea kentzean "delitu zantzuak" ikusi eta Sergio Murillo Corzo, orduan Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendari Nagusia Gizarte Ekintza Sailean eta oin Gizarte Ekintzako Diputadua inputau eban. Baita Balorazino eta Orientazinoko Zerbitzu burua, Haurtzaro Zerbitzuko burua, eta gizarte langile bat be. Eta Bizkaiko Foru Aldundiari "jagokon" erantzukizuna egotzi eutsan. Diario 16k, sententzia egon arte, Foru Aldundiak ez daukala umea amari bueltatzeko asmorik egiaztatu ahal izan dauala dino.
Harrezkeroztik epaiketearen zain dagoz, baina 2020ko abuztuan, oindino ez dago epaiketarako fetxarik.

Umea laguntza eske
Eginbide baten arabera, garagarrilaren 13an, aitak Gizarte Zerbitzuai jakinarazo eutsen umeak beste ume baten amari esan eutsala, "aitak bahituta daukala" eta epaiketea irabazi ezkero, "aitak ama hilko dauala". Aitaren aldeko aitita-amamen agresibidadeaz be kejetan zan umea.
Aitak Foru Aldundiari horren barri emon ostean, Haur Zerbitzuko teknikari bi joan ziran umea oporrak pasetan egoan herrira, umeak esandakoaren lekukoagaz berba egiteko. Hori dala-eta, Foru Agindu bat atera dabe, barriro be, umearen amaren kontrakoa.
Bisita egunak dirala-eta, Irune Costumerok kontraesanezko aginduak jaso ebazan ondoren, bisita bat galduz.
Garagarrilaren 21eko Foru Agindu batek zaintza partekatua ezinezkoa dala eta umearentzat amagaz egotea kaltegarria dala balorau eban barriro be. Foru Aginduak, kasu honengaitik inputauta dagoan Sergio Murillo Foru Diputaduaren sinadurea dauka.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD