Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Mobimentu Feministaren umeen kontrako abusu sexualen gaineko kanpainea

Zazpi hilabetez hilean-hilean kartel bat kaleratuko dabe. Kartelok, aldizkari baten azalaren itxurakoak, erasotzailean fokua ipini eta hausnarketarako daturen bat emongo dabe. Garagarrilekoak, etxeko gizonak be erasotzaile izan ahal dirala ekarten dau gogora eta haurtzaroko sexu abusuen %2a bakarrik heltzean dala epaitzera eta kasu gehienak artxibau edo absolbidu egiten dirala dino eta "Justizian sinisten dozu?" itauna egiten deutso gizarteari.
Kanpainearen helburua, umeen kontrako abusu sexualak "egon badagozala eta pentsetan doguna baino ohikoagoak dirala" sozializatzea eta mahai gainean ipintea da. Kanpaina bultzatzaileen arabera, gai hau tabua da. Izan be, mobimentu feministako kideen arabera, erasotzaileak tabu horretaz, isil gordetze horretaz, baliatzen dira erasoa zigor barik geratu daiten. "Guk isiltasun hori apurtu eta gaia mahai gainean ipini gura dogu, gizarteratu, prebenzino modu bat dalako. Zenbat eta ikusgarriagoa izan erasoa, baliabide gehiago ipini ahal izango dira" azaldu deutsie BEGITUri.
Umeen kontrako abusu kasuen porzentaje txikia heltzean da epaitegietara eta horreetako asko artxibau egiten dira. Izan be, abusu sexualak askotan familia barruan gertatzen dira eta ez dabe zantzu fisikorik ixten, erasotzailea eta umea bakarrik dagozanean gertatzen da erasoa-eta. Eskubide urraketa larri honeri aurre egiteko, gizartea konzienzieteaz gainera, umeai sinistea sano garrantzitsua da.

Kartelak hilero eta berbaldiak
Garagarriletik hasita, hilero, hil hasikeran, gai bardineko kartel desbardin bat ipiniko dabe kaleetan. Karteletan erasotzaileetan fokua ipini eta hausnarketarako galdera bat agertzen da. Erasotzaileak, etxeko gizonak, ustezko aita onak, lagunak, bikotekide jatorrak, gizon atseginak, ederrak eta sentikorrak izan daitekezala adierazoten dabe.
Hausnarketarako datu eta galderak barriz, hurrengoak dira:
"Umeak ez dabe guzurrik esaten. Bizi izandakoa gainditzeko umeak sinistu behar dira. Zuk babesten dozuz?".
"Lau neskatilatatik batek sexu abusuak sufriduten ditu etxe giroan. Zazpi mutikotatik batek sexu abusuak sufriduten ditu bere hurrean. Zure herrian be gertatzen da. Bazenkian?".
"Osakidetzak, umeen kontrako abusuak detektetako protokolo propioak daukaz. Salaketa fal- tsuak dirala uste dozu?".
"Kanpoan gertatzen danean, danok egiten dogu bat. Erasotzailea ezaguna danean, zergaitik egiten jaku hain gatxa?".
"Umeen kontrako sexu abusu gehienak ez dabe zantzu fisikorik ixten. Frogatu ahal dira baina ez dago horretarako tresnarik gaur egun biktimen eskura. Zenbat dira markarik ixten ez daben eraso sexualak?".
"2015ean, Estadu Espainolean umeen kontrako 10 sexu abusu salatu ziran egunero. Salaketa faltsuak dirala uste dozu?".
Arratiako Mobimentu Feministeak lehendik be landu dau gaia, berbaldiakaz. Aurrerago be prebenzinorako berbaldi bat antolatuteko asmoa agertu dabe. "Zer egin ahal dogun eta zelan ikusteko. Idea da gero eta gehiago sinistea umeai, hau arazo larria da eta gero eta jente gehiago adi egotea gura dogu. Prebenzino moduan jakin behar da zer detektau eta zelan detektau".

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD