Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Atzen jaiak be bertan behera geratu dira

Zeanurin jairik ospatu ez zan arren, hainbat ekitaldi egon ziran abuztuaren 13tik 16ra. Izan be, 14an, maskarak jantzita, Korrontzi folk taldearen ikuskizunagaz gozatuteko aukerea izan eben frontoira hurreratu ziranak eta, besteak beste, egun bi beranduago pelota partiduak egon ziran. Joko Alaik antolatu eban txapelketa bat, Gorbeiape I. Txapelketea hain zuzen be. Andramarietako fetxetan finalaurrekoak jokatu ziran eta hurrengo astegoienean, finalak. Enbeita eta Bernaolak irabazi eben Gazte mailako txapela eta Larrazabal eta Erkiaga I.ak Nagusi mailakoa. Frontoia beteta egon zan. Zeanuri Loran 2020 lehiaketearen epaia be emon zan, normalean herriko jaiak ospatuten diran egun horreetan.
Areatza eta Zeberioko herriko jaiak be bertan behera geratu ziran. Areatzako Jai Batzordeak jaiak bertan behera ixtea ebatzi eban, "herritar guztion osasunaren mesedetan" eta ez eban ohiko programazinorik antolatu. Udagoienean datorren urteko jaiak prestatzeari ekingo deutsala be emon eban jakitera. Jaiak bertan behara geratu ziran barri emoteko, Gorde indarrak eta datorren urtean ikusiko gara izeneko bideoa zabaldu eban Udalak.
Gauza bera gertatu zan auzuneetako jaiakaz. Bedian, San Lorentzo eta san Roke jaiak ospatzekoak ziran Murtatzan eta San Roke ermitan, hurrengoz hurrengo, baina COVID-19aren egoerea ikusita, aurreikusita egozan ekitaldiak bertan behera geratu ziran.

Urri lehenengoko jaiak be bertan behera
Urri lehenengoan izaten dira gurean atzenengoetako jaiak herrietan. Zeberioko jaietako aurreko urteetako egitaraua, abuztuaren amaieran hasi eta urri lehenengoaren lehen egunetan amaituten zan. Arteako jaiak barriz urri lehenengoko andramariak dira, hilaren 8aren inguruan. Herri bietan bertan behera itxi dabez jaiok.
Auzuneetan be, jai-ekitaldiak bertan behera geratu dira, nahiz eta leku batzuetan, Oban berbarako, mezak mantenidu.

Escape room online
Jaien faltea apur bat arindu guran, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) garagarrilean hasita eta urri lehenengoaren 12ra arte, escape room online bat ipini dau martxan; Denporan zeharreko 1. Bidaia izenekoa, hain zuzen be. "Aurten jai herrikoiak ospatu ez diranez, jaien gaia ildo legez hartuta, denporan zeharreko biaje bat planteau dogu. Kasu honetan denpora lerro paralelo horretatik ateratea da helburua" azaldu deutso begituri Jone Zalduegi escape room-a egin dauan Emoki enpresakoak.
Partaidetzeari jagokonean, oin arte jente nahikok parte hartu dauala dino Zalduegik, baina oindino parte hartzeako egunak geratzen dirala eta aukerea aprobetxetako animau gura ditu gazteak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD