Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Udazken morea Diman

Dimako Andraizea andren alkarteak feminismoaren kolorea emon gura deutso udagoienari eta urrietatik hasita eta abendurarte hamaika ekitalditako programea aurkeztu dau.


Urri lehenengoan, literatura arloko ekitaldi bi egongo dira: Bixenta Mogelen bizitza ezetuten Markinara bisitea hilaren 19an eta Kattalin Minerren eskutik, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuaren gaineko irakurketa tailerra, 23an. Sei ipuinek osotuten dabe Bihotz handiegia liburua eta euretako luzeena da liburuari izena emoten deutsana. Sei ipuinetako personajeak konpleju eta arruntak dira, beti arrotz sentiduten diranak.
Urri bigarrenean hiru zita daukie andrak Diman. Landa Inguruko Andren Nazinoarteko Egunean, urri bigarrenak 15, Zuhaitza dokumentala ikusteko aukerea egongo da eta mahai-ingurua Iratxe Martinez eta Dimako andra nekazariakaz. Egun bi beranduago, zapatuz, Antzasti Euskaldunon Etxera bisitea egingo dabe. Zelangoak ziran barrutik baserri tradizionalak eta zelangoak uriko etxeak XIX. mendean, modernidadean, eta honeen loturea pentsamentu eta bizimoduagaz ikusiko dabe bertan. Hilaren 30 eta 31n, bariku eta zapatuan, Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleen berbaldiak daukaz programauta Diman egiteko. Feminismoa eta euskerearen inguruko ikastaro hau aprilean egitekoa zan baina urri bigarrenera atzeratu zan COVID-19a dala-eta. Partaideak, besteak beste, hizkuntza eta generoaren prozesuak non kurutzatzen diran, ze ezaugarri partekatzen dituen eta batak bestetik zer ikasi leikien landuko dabe barikuan 18:00etatik 20:30era eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara.
Zemendiak andren kontrako indarkeriaren burrukea izango dau ardatz. Zemendiaren 6an, Ainara G. Goitiandiaren Comeme la flor liburuaren aurkezpena egingo dabe Diman. Liburua, 25 narrazino feministaz osotuta dago. Zemendiaren 21erako, Autodefensa tailerra programau dau Andraizeak. Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren bezperan, zemendiak 24, parkea atontzekoak dira andra dimoztarrak eta 27rako, Panpina antzezlana programau dabe. Erika Olaizola artisteak panpinaren unibersoa aztertzen dau antzezlan "abstraktu, probokatzaile, intimo, zirikatzaile, umoretsu eta ilun" honetan.
Abenduaren 19an, andran parkean zugatz morea ipiniko dabe. Ondoren, Iratxe Fresneda eta Nora Alberdiren Simone de Beauvoir-en gaineko Bigarren sexua(z) Collage film laburra eta berbaldia antolatu dabez Diman.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD