Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Osasun neurriai egokitzen hasi dabe ikasturtea eskualdeko eskolak

Eskolara bueltea ez da bardina izan eskualdeko eskola guztietan. Orokorrean, batez be espazio nahikoa daukien eskolarik txikienetan, osasun neurri barrietara egokitzen ondo moldatu dirala dinoe eskoletako zuzendariak, Areatzan, Zeberion eta Lemoan, batez be. Igorre eta Zeanurikoan, antolakuntza aldetik arazoak izan ditue. Osasun neurrien materialaren eskasiaz kejetan dira eta maskarak eta gel hidroalkoholikoak eskolako diruagaz erosi behar izan dabela salatu dabe Igorren.
Kezkatuta egozan irakasleak umeak zelan bueltauko ziran, sei hilabete eskolara joan barik egon ostean, baina, psikologikoki, pentsetan ebena baino hobeto etorri dirala dinoe Zeanuriko eskolan, "neurri guztiak barneratuta" heldu dirala adierazo dabe Lemoan eta "pozik" bueltau dirala dinoe Zeberion. Irakasleak be "eskolak bete ume ikustean, zoriontsu" dagozala, dinoe. Ha-ta guzti be, egoera honek eta hartutako neurriak pedagogian eta maila akademikoan izan daikien eraginak kezkatzen ditu hainbat irakasle baina "umeen heziketarako eskubidean" eragin txikiena izan daiten ahaleginduko dirala dinoe. Arteako eskolan, bueltea arraroa izan dala dinoe, "beste modu bat eta beste egoera bat", hain zuzen be.
Osasun neurriak bermatzeko eskolako diruak erabili behar izan ditue Igorren, eta ez dala irakasle laguntzailerik hartu salatuten dabe. Kontrara, lau hezitzaile eta jardunaldi erdiko beste baten laguntza eukien aurreko ikasturtean eta jardunaldi erdikoa ez daukie oin.
Hori dala-eta, irakasleen erdiak urri lehenengoaren 15erako deitutako grebara joteko asmoa eukien, nahiz eta batzuen ustez, "egun batekoak ez dau ezertarako balio izango". Hori holan, batzuek greba mugabakoa defendiduten eben eta beste batzuek ordea, grebarik ez egitea. "Gobernuari haserrea adierazoteko" modu bat dalako egingo dabe beste batzuek.

Lemoatx Trail eta Zeanuriko Mendi Duatloia bertan behera
COVID-19 kasuak ugaritu egin dira urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldian eta oingo sasoian egitea espero zan hainbat ekitaldi bertan behera geratu dira. Mobikortasun Europako Asteko Arratiako Ibaiertzetatik martxea, Lemoatx Trail edo Zeanuriko duatloia, tartean. Fetxa honeetan be, izaten zan Dimetal jaialdia, baina antola- tzaileak aurretik jakinarazo ebenez, aurtengorako prest egoan kartela datorren urterako lotu dabe.
Urri lehenengoaren 1ean emon eban jakitera Ganzabal Mendi Taldeak, aurtengo Lemoatx Trail, zemendiaren 22an jokatzekoa zana, bertan behera geratu dala. Komunikadu baten, "buruari milaka buelta emon eta aukera desbardinak aztertu ondoren", Lemoatx traileko antolatzaileak, osasun egoerea kontuan izanda, Lemoatx Trail-en V. edizinoa datorren urtera atzeratzea ebatzi dabela emon eben jakitera.
Zeanuriko Mendi Duatloari jagokonean be, ebatzi bera hartu eben antolatzaileak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD