Izan Bidea, preso eta igeslarien etxeratzearen aldeko ibiltarien sarea da. Euskal Herriak dituan biztanle adina kilometro, hau da 3.127.326 km egiteko erronkan oinarrituta, urri bigarrenaren 3an, Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igoerea antolatu dabe. Euretako 26 Arratia, Ubide eta Zeberion dagoz eta Izan Bideaneko kamisetea soinean, mendiotara igoteko deialdia egin dau Sarek. Izena emotea zabalik dago http://650tontor.sare.eus helbidean eta antolatzaileak lehenbailehen egiteko eskatu dabe.
Edozein modutan igon daiteke: oinez, galapan, bizikletan... baina beti be motorrik erabili barik. Egindako kilometroak kuantifiketako Izan Bidean izeneko aplikazino bat dago, bideari ekin aurretik deskargau egin behar dana. Tontorrean, argazkiak atera eta sare sozialetan eskegiteko eskatzen dabe antolatzaileak.
Arratiako mendiak
Dinamikan parte hartzeako urri lehenengoan Arratian igon daitekezan mendiak hurrengoak dira: Aldamin (Zeanuri), Altungana (Zeanuri), Apario (Igorre/Lemoa), Arralde (Ubide), Arrugaetako atxa (Zeberio), Artanda (Zeberio), Artaungan (Dima), Bargondiko atxa (Dima), Eneabe (Ubide), Errialtabaso (Dima), Gantzorrotz (Dima/Zornotza), Garaio (Dima), Gatzarrieta (Zeanuri), Gorbeia (Zeanuri), Ilunbe (Areatza), Lekanda (Zeanuri), Lemoatxa/Gantzabal (Lemoa), Leungana (Dima/Mañaria), Mandoia (Bedia/Zeberio), Murga (Artea), Santiagozar (Bedia/Lemoa), Untzueta (Zeberio), Upo (Areatza), Urrekoatxa (Dima), Urtemondo (Dima) eta Zanburu (Zeanuri).
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|