Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bide publikoen inbentarioa egiten dabiz

Udaletxean eskari asko jasoten ditue bideak norenak diran galdetuz eta horreei erantzuteko Areatzako Udalak bideen inbentarioa egitea ebatzi dau. Bertan, bideen izakerea finkatu eta bide bakotxari jagokon estatus legala izentauko jako, liskarrak ebitau edo modu egokian konpontzeko.
Inbentarioa egiteko, lurraldearen analisi kartografikoa eta landa lana buztartzen dira. Antxinako kartografia eta katastroa, idazlanak eta bildutako testigantzakaz egiten da analisia, bide bat publiko edo pribadua dan ondorioztatzeko. Ikerketa horren datuakaz, erakusketa publikoa egingo da, auzokideak alegazinoak aurkeztuteko. Gero behin-betiko proiektua aterako da, Udalbatzak onartu beharko dauana.
Sendo ingeniaritzeak hartu dau bere gain inbentarioa egiteko eginkizuna. Horretarako "bide publikoak artxiboetan bilatu, juridikoki zelan dagozan ikusi eta mapa historiko diferenteetan ikusten dabez bideak" azaldu deutso begituri Asier Garcia Areatzako alkateak.

Sendo ingeniaritza
Sendo ingeniaritzeak 1997an osotu eban lehenengo Bide Publikoen Inbentarioa eta ordutik Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako dozenaka udalerritan egin dabez inbentarioak. Geografia Informazioko Sistemen (G.I.S.) eta landa garapenera aplikaturiko ingeniaritzea erabilten dabe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD