Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Langabeziak gora egin dau martitik abuztura

Errota Fundazinoak, Lanbidek irailean argitaratutako langabeziaren datuen arabera, Arratian abuztuan martian baino 120 langabetu gehiago dagozala jakinarazo dau; hau da, langabeziak %1,4 egin dauala gora. Igoerea, Bizkaian eta Erkidegoan baino zerbaist apalagoa izan da. Izan be, Bizkaiko igoerea %1,6 eta Erkidegokoa %1,7 izan dira.
Arratiako langabetu gehienak andrazkoak dira, eta langabezia-tasa %10,8tik %12,2ra igon da. Edadeari jagokonean, gizonen artean, 45 urtetik gorakoak ditue langabezia-tasarik altuena; andrazkoetan, barriz, 25 eta 44 urte bitartekoetan dago. Kasu bietan, zerbitzu sektorekoak dira gehienak.
COVID-19aren ondorioz argitaratutako datuen arabera, Arratia mailan Areatza eta Igorre dira langabezia gehien igon dan herriak. Areatzan, zerbitzu sektoreko 25 eta 44 urte bitarteko gizonak izan dira batez be, eta Igorren, 45 urtetik gorakoak. Euretatik %28 industria sektorekoak eta %26 zerbitzu sektorekoak.
"Orokorrean, datuak txarrak dira, baina Bizkaikoak eta Erkidegokoak baino apur bat hobeak. Aitagarria be bada, Bedian, langabeziak behera egin dauala: martian baino 3 persona gitxiago egozan Lanbiden izena emonda abuztuan" azaldu deutso BEGITUri Iratxe Goikoetxea Errota Fundazinoko koordinatzaileak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD