Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Kiroldegiak hilaren 15ean zabaldu dauz ateak

Osasuna bermatzeko neurriak hartuta, martiatik zarratuta egoan kiroldegiak urri bigarrenaren 15ean zabaldu ditu ateak. Instalazinoak erabilteko aurretik txanda hartu beharko da. Erreserbak telefonoz egin ahal izango dira egun bi lehenagotik.
Zerbitzu bakotxak hasikerako ordu bat izango dau eta ordubeteko txandetan emon ahal izango da izena. Txanda bakotxari jagokon orduan zabalduko jako atea. Tenperaturea hartuko jakie erabiltzaileai. Sauna eta komunak zarratuta egongo dira eta aldagelak igerilekuaren erabiltzaileak bakarrik erabili ahal izango dabez.
Maskarearen erabilerea derrigorra da eta makinara ailegau arte aldean eroan behar da. Makinetan, ariketea egiteko, kendu daiteke. Makinak segurtasun distantzia gordetzen dabe.
Urteteko frontoiko atea erabili behar da.

Aforo mugatua
Txanda bakotxean gehienezko kopuru bat dago, ariketea edo-eta espazioaren arabera, desbardina dana. Holan, gimnasioan, txanda bakotxean, gehienez 10 persona egon daitekez; igerilekuan, 4, eta spinning egiten 6 persona gehienez.
Ikastaroen zerrendea eta izen emotearen barri, urri bigarrenean zehar jakinarazoko dabe udal iturriek.

Frontoia
Goizetan, institutuak eta eskoleak erabiliko dabe frontoia, eta arrastietan pelota klubak. Libre geratzen dan orduetan erreserbau daiteke.

Diru itzulketak
Kiroldegia zarratuta egon dan denporeari jagokon kuota zati proportzionala itzuliko da; hau da, martiaren 14tik urri bigarrenaren 15era bitarteko bonuaren zati proportzionala.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD