Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ipiņaburu gaztandegia txapeldunen txapelduna eta Urrezko garaikurra

Azken hamar urteotan Ordizian gaztai txapelketea irabazitako gaztandegiak izan ziran lehian. Ipiñaburuko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta gaztaiginak, gaztai bi aurkeztu ebezan, lehiaketa bitan, 2012an eta 2015ean, irabazi ebelako txapelketea. Gaztai bi aurkeztu eta biak saria jaso eben; lehenengo eta bigarren sariak, hain zuzen be.


Sari bi honeez gainera, Urrezko gaztaiaren garaikurra be lortu eben Zeanurikoak. Izan be, ikurra 8,5 puntu baino gehiago lortzean dituan gaztaiari emoten jako. Lehen saria jaso eban gaztaiak 9,15 puntu jaso ebazan; bigarren saria jasotakoak barriz, 8,51 puntu.
Sari banaketea, urri bigarrenaren 14an izan zan, Ordiziako udaletxean, COVID-19aren eraginez, ateak zarratuta eta ikusle barik. Hirugarren saria, Lekarozeko Kortaria gaztagintzeak eroan eban.

Ipiñaburuko gaztaiak
Ipiñaburukoak gaztai bi aurkeztu ebezan txapeldunen lehiaketara. Bata zuria eta bestea ketua. Gipuzkoako Goierrian eta Nafarroan, gaztai ketua asko saltzean dan arren, zuriak irabazi eban. Ha-ta guzti be, ez zan sorpresa izan zuriak irabaztea. "Sorpresa baino gehiago, pozgarria izan zan guretzat; da apur bat, gaztaiaren esentzia puroa erreibindikatzea" azaldu deutso BEGITUri Puy Arrietak. Bere esanetan "keak ez deutso ez kentzean ez gehitzen ezer gaztaiari, beste puntu bat da". Baina horretan be, justu puntu hori emoten asmatu behar da, eta hori be sano ondo egiten dabe Ipiñaburukoak, epaimahaiak bigarren saria emotean errekonozidu eban legez. Legar naturalagaz egiten ditue gaztaiok, eta Jon Etxebarriak sari banaketan azaldutakoaren arabera, gaztairik onenak egiteko sekretua, "ardiak mimau eta lana gustura egitea" da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD