Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Indarkeria matxistearen kontrako lehiaketea ipini dau martxan Udalak

Zeberioko Udalak zemendiaren 25a Andren kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna dala-eta, urteroko sensibilizazino eta prebenzino kanpainearen barruan #Indarkeria Matxistaren Aurka lehiaketea antolatu dau. Lanak zemendiaren 20a baino lehen entregau behar dira udaletxean eta sari banaketea, zemendiaren 25erako dago aurreikusita, 18:00etan, plazako frontoian.
Kategoria bi dagoz, Zubialde eskolakoak batetik eta kategoria zabala beste aldetik. Honetan adin nagusikoak eta 18 urte artekoak, tutorearen baimenagaz, hartu leikie parte.

Helburuak
Ekimen honek hiru helburu ditu: herritarrak gure gizartean eta gure herrietan indarkeria matxistea ezabatzeko preminaz kontzientzietea; sormena tokiko ikuspegi feministatik sustatzea, eta ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bultzatzea.
Balioen transmisinoan, adierazpen artistikoa funtsezko tresnatzat joten dau Udalak, errealidade hori eta haren eraldaketea aztertzeko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD