Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Herriaren eta erakundeen alkartasuna topauko dabe, Gaztetxeak jarraituteko

Sabadell bankuko Solvia etxe agentziak, Kiñu Kultur Elkarteak, Gaztetxe lez erabilten dauan eraikina itxi dagian kaleratze prozesua abiatu dau. Gazte asanbladeak bere proiektua defendidu gura dau eta horretarako herritarren eta erakundeen babesa funtsezkoa dala eretxita, Gaztetxearen aldeko sinadura bilketeari ekin deutsie.
"Gure proiektu soziala garatzeko daukagun lekua kendu gura deuskue. Sei urte dira espazio autogestionau honetan auzolanaren bidez, kultura indartu, alkarte herrikoiai babesa emon eta arratiarrentzat gure etxea zabalduten ibili garala" dinoe Kiñukoak komunikadu baten.
Momentuz prozesua bera ez da abiatu, aurretiko diligentziak egiten dabiz. Igorreko Bake Epaitegian eta Durangoko epaitegian aurkeztu behar izan dira. Kiñukoak debaldeko justizia zerbitzua eskatu dabe prozesuari aurre egiteko.

Hiru ardatz
Gaztetxearen defenseari hiru ardatz landuz ekingo deutsie. Lehenengoa komunikazinoa da. Jenteari informazinoa heldu arazo eta atxikimentu eta babes bila. Sinadura bilketeagaz asanbladakoak jakin gura dabe ea "herriak eta bailarak" Gaztetxea euren egunerokotasunean inportante joten daben edo-eta erabilgarria ikusten daben. Holan bada, mozino bat sartzeako asmoa be badaukie udalari be babesa eskatzeko, "uste dogulako, azkenean giltzea edo arazo honeri amaierea emoteko modua, instituzinoak daukiela" azaldu deutso BEGITUri Karmelo Usategi Kiñukoak.
Indarrak be jarriko ditue ekintzak antolatuten. Hori izango da bigarren ardatza. Kultura indartzea da proiektuaren helburuetako bat eta Kiñu bizirik dagoala, bertan badagoala mobimentua eta aktibidadea erakutsi gura dabe. "Urte honeetan Kiñu beti egon da zabalik eta espazio hau zabalik eukiteak ekarri dau ekintzak egitea. Zumba, Crossfit, kontzertuak eta abar. Oin hau indartu gura dogu". Horretarako agenda bat prestatu dabe eta aste birik behin, barikuetan, kontzertu, berbaldi, jokoen gaua edo beste ekintzaren bat prestatuko dabe.
Eta hirugarren frentea erresistentzia izango litzateke. Horretarako, eskuorriak banandu, pankartak egin eta sareetan "kaina" emoten dabizela dino Kiñukoak. Hau danau egiteko, erresistentzia kutxa bat be egin gura dabe. Izan be, euren diru sarrera nagusia, jaietan ipinten daben txosnea izaten da eta aurton ez da jairik egon; eta horko diru sarrerarik be ez, beraz.

Solvia eta Banco Sabadell
Kiñu Gaztetxea, 2013ko urri bigarrenaren 16an "okupau" eta 2014ko aprilaren 26an, inaugurau zan. Asanbladakoak akordio batera heldu ziran jaubeakaz, eraikina erabili eta "zaindu" egingo eben. "Jaubeak trankil egoteko, aseguru bat kontratau genduan erantzukizun zibila kubriduteko" eta kontratua automatikoki barrizten zan, asanbladakoak akordioa bete bitartean.
Handik hiru bat urtera, Banco Sabadellen Solvia etxe agentziak enbargau eban Kiñu Gaztetxearen jaube zan enpresea eta bere aktibo guztiak Banco Sabadellera pasau ziran.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD