Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Institutu eta eskolako ikasleak online teknologiak modu kritiko eta arduratsuan erabilten ikasiko dabe

Gazteak pantailak erabilten daben moduagaz arduratuta, Arratia Institutuan eta Igorreko eskolan, internet modu egokian erabilteko formazino emongo dabe.


Pantallas Amigas enpresea arduratuko da eta Igorreko Udalaren laguntzea izango dau.
Institutuko maila guztietan ordu biko tailerra izango dabe eta 16 urtekoak eskolan emongo dabe formakuntzea. Institutuko maila guztietan tailerrak egindakoan, hausnarketea egin eta martiaren bueltan beste saio bat egitea ala ez ebatziko dabe.
Urtero formakuntza hau egiteko asmoa agertu dau Galder Olibares institutuko irakasleak, hau da, modu egonkorrean egitea. Guraso eta irakasleak be jasoko dabe eurentzako formakuntzea.

Hartu-emonak online
Gaur egun, jentearen arteko hartu-emonak pantailen bidezkoak izaten dira askotan. Hartu-emon horreetan bizikidetzaren balore positiboak transmitidutea gura dabe irakasleak eta hori be ikasi egin behar da. "Hizkuntza desbardin bat da, tratetako beste modu bat. Ez dago arpegiaren espresinorik, ez tonurik... eta askotan txarto ulertuak egoten dira" dino Olibaresek.
Formakuntza honegaz, ziberjazarpena prebenidu; pentsamentu kritikoa eta enpatia garatu; gelan bertan dagozan arriskuak eta arazoak indentifikau; Informazino eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) erabilerea sustatu eta nerabeen parte hartzea bultzatzea gura dabe programa honegaz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD