Kelvion Thermal Solutions Alemaniako multinazionalak, zemendiaren 5ean jakinarazo eutsan Igorreko lantegiko langile batzordeari, kaleratze kolektibo bat aurkezteko asmoa. Hurrengo egunean, beharginen asanbladeak enpleguari eustearen alde burrukan egitea ebatzi eban eta greba mugabakoa erregistrau dabe zemendiaren 15etik aurrera. Igorreko lantegian 73 beharginek egiten dabe behar.
Enpresa batzordeak, LABeko 3 ordezkari eta ELAko 2, lanpostuak defendiduteko burruka egingo dauala emon dau jakitera, greba deitu dabela "Kelvion Thermal Solutions-eko zuzendaritzeari EEEa bertan behera ixtea, eta eztabaidari ekin deiola exijiduteko eta enplegua eta lan-baldintzak mantenidutearen aldeko multinazionalaren apustua adosteko". Hurrengo egunetan mobilizazinoen barri emongo dauala adierazo dau enpresa batzordeak.
Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari, itxierea eta kaleratzeak galarazoteko "ahal dauan guztia egin dagiala" exijiduten deutsie, kaleratze kolektibo hau desindustrializazino prozesu baten adierazgarri dalakoan.
Kelvion-ek, GEA izena euki eban 2015. urtera arte. Bero trukagailuak egiten ditu berotze eta hozte sistemetarako.
Arratiatik kanpoko kaleratzeak
Klevion Thermal Solutions-ek beste lantegi bi daukaz Estaduan; bata Kantabrian eta beste bat Madrilen eta kaleratze kolektiboaren ebatziak 3 lantegiai eragiten deutse. Guztira 147 behargineri.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|